Juan Thalamas Labandibar

Juan Thalamas Labandibar

Bizitza
JaiotzaIrun, 1906ko apirilaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaKanbo, 1981eko otsailaren 19a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
Izengoitia(k)Juan de Emparan, Juan de Landibar, J. P. Yoldi, Pagogaña eta Basaburu

Juan Thalamas Labandibar (izengoitiak: Juan de Emparan, Juan de Landibar, Basaburu, J.P. Yoldi, Pagogaña) (Behobia, Irun, 1906ko apirilaren 26 – Kanbo, 1981ko otsailaren 19) gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa izan zen.

Bizitza

Haren ama Hendaiakoa zen. Idazlea Irungo Behobia auzoan jaio zen, Bidasoa ondoan. Irunen, Donostian, Okzitaniako Tolosan eta Parisen Filosofia eta Teologiaren ikasketak egin ondoren, Parisen apaiz egin zen. 1931an Baiona-Biarritz inguruko hegoaldeko langileen kapeilaua izendatua izan zen. 1932-1936 urte bitartean, Gasteizko apaizgaitegiko irakasle izan zen, emigranteekin egiten zuen lana baztertu gabe. 1938an, Anayak aldizkariaren zuzendari izan zen, Parisen, Juan Gorostiaga eta Alberto Onaindia apaizekin batera. 1939an Hegoaldera itzuli zen baina berehala ikusi zuen uneko giroa erabat kontra zuela. Ondorioz, mugalari baten laguntzaz, berriro ere Frantziara joan zen.[1] 1939-1943 urte bitartean, Akitaniako Tilh herriko apaiza izan zen. Rafael Pikabeak Lapurdin sortutako Gernika. Cahiers de Culture Humaniste Basque aldizkariaren kolaboratzaile eta bultzatzaile nagusietariko bat izan zen, 1944. urtetik 1953. urtera arte. Lan Horretan Isidoro Fagoagarekin aritu zen buru-belarri. 1944an bizitzera Urruña joan zen. 1954an Donostiara joan zen, haren arrebaren etxera bizitzera. Egan, Idearium, Yakintza, El Bidasoa eta La Voz de España aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. 1981an Kanboko apaizen-etxean hil zen.[2] Ideologikoki humanistatzat jo zuen beti bere burua. Gaur egun Irunen kale batek bere izena darama.

Obra nagusiak

Liburuak

  • Contribución al estudio etnográfico del País Vasco continental. Eusko-Folklore (1931).
  • Laicismo y cristianismo. Gasteiz: Social Católica (1933).
  • Aspectos de la vida profesional vasca: el campesino, el pescador, el obrero. Donostia: Beñat Idazkiak (1935).
  • La mentalidad popular vasca según Resurrección Mª de Azkue. Donostia: SGEP (1975).
  • El sentido genésico del cosmos en la mitología vasca.
  • El sentido cosmovital en las poesías de Lizardi.
  • Erasmistas y reformadores vascos.
  • El concepto personalista del hombre según Pedro de Axular y Xabier Zubiri

Artikuluak

  • "La cuestión social en el País Vasco". Idearium (1934). Yakintza (1935).
  • "El colectivismo de los pastores vascos". Yakintza (1935).
  • "Isidoro Fagoaga Larrache, una vida señera de artista y de escritor". BRSVAP, 1976.

Poesia

Yoannes Pagogaña ezizenarekin poema asko idatzi zituen Olerti, Egan eta El Bidasoa aldizkarietan, guztiak euskaraz. 1966an Gernikan herri horren 600 urtemuga ospatzeko lehiaketan lehenengo saria jaso zuen, "Euskaldun ospetsu batzuen erakaspenak" lanarekin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. I.Aduriz, 222.
  2. I. Aduriz, 229.or.

Bibliografia

  • Iñaki Aduriz Oyarbide: "Thalamas, tras el saber y lo sagrado". Jose Angel Ascunce, Mónica Jato eta Mª Luisa San Miguel koordinatzaileak: Exilio y Universidad (1936-1955), lehenengo liburukia. Donostia: Hamaika Bide Elkartea-Saturraran Argitaletxea, 2008, 217-231 or.
  • Ortiz de Pinedo, A. (2009). Humanismoaren ideia Gerra Zibilaren ostean. Eusko Ikaskuntzaren beka batek sustaturiko lana
  • Gernika aldizkariko euskal literatura: ppta
  • Ortiz de Pinedo, A. (2009). Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean (1945-53) Zornotza. Erroteta. Liburuaren azala.
  • Ortiz de Pinedo, A. (2009). Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean 1945-1953. Zornotza. Erroteta.[Betiko hautsitako esteka]
  • Joseba Aurkenerenak Juan Thalamas Labandibarrez argitaratutako liburuaz artikulua Kazeta.eus-en.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261076
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 191730756
  • BNE: XX1451981
  • SUDOC: 081882122
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 139744
  • Lur: 05616/eu_t_0865/t0865
  • Wd Datuak: Q12261076