Juan San Martin beka

Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da.

  • Juan San Martin euskaltzainaren omenez.
    Juan San Martin euskaltzainaren omenez.
  • Eibarko Udaletxea
    Eibarko Udaletxea
  • Markeskua Jauregia, UEU
    Markeskua Jauregia, UEU

Ikergaiak eta antolaketa

"Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua" liburuaren azala (Joxe Azurmendi, 2007)

Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

2001etik 2009ra bitartean urtero egin zen beka deialdia, beka urtebeterakoa zen eta beka-deialdi bakoitzean ikerketa-esparru horietako bitan aurkez zitezkeen lanak. 2009z geroztik beka bi urterik behin zabaldu da, ikerketa-esparru bakarra sartu da deialdi bakoitzean eta ikerketa lana egiteko epea 18 hilabetekoa da.

Bekari esker 11 ikerketa-lan amaitu eta horietatik 7 argitaratu dira eta Eibarko Juan San Martin Udal liburutegian daude eskuragarri.[1]

Beka-irabazleak eta egindako ikerlanak

Hauek dira urte horietako datuak: irabazlea/k, egindako ikerketa-lanaren izenburua eta argitaratuta dagoen kasuetan, loturak:

Irudiz eta euskaraz liburua (Josu Martinez, 2022).
  • 2001: Patxi Salaberri Zaratiegi. Argitalpena: Euskal deiturategia: patronimia.[2]
  • 2002: Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean. Argitalpenaren izenburua: Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876.[3]
  • 2003: Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala. Debabarreneko landaredia ibilbideen bitartez.
  • 2004: Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan.[4]
  • 2005: Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.
  • 2006: Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara. Argitalpena: Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna.[5][6]
  • 2007: Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan.
  • 2009: Javier Muñoz Fernandez. Argitalpena: Gerra osteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berreraikuntza lanak.[7]
  • 2011: Haritz Monreal Zarraonandia. Mendizaleen literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa.
  • 2013: Maialen Odriozola Martija. Eibarnautak bertatik bertara.[8]
  • 2015: Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramirez. Halloween edo Animen Gauaren ospakizunen inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera eta partaideen diskurtso, bizipen eta praktiken azterketa. Argitalpena: Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa.[9][10]
  • 2019: Josu Martinez Martinez, euskarazko zinemaren historia aztertzeko, “Irudiz eta euskaraz, gure hizkuntzaren zinema, zinemaren hizkuntza” izenburuko proiektuaren barruan.[11][12][13][14] Argitalpena: Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza.[15][16][17]
  • 2021: Eduardo Apodaka, Joseba Gabilondo eta Mitxelko Uranga: Globalizazioaren ondorenaz: apokalipsia, egia-ostea eta subjektuaren autonomia.[1][18][19]
  • 2023: deialdiko gaia: Mendizalekotasuna eta mendia.[20]

Erreferentziak

  1. a b «Eduardo Apodaka, Joseba Gabilondo eta Mitxelko Urangaren proiektuak jaso du filosofiari eskainitako Juan San Martin Beka» etakitto.eus 2021-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).
  2. Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2003-09-15). Euskal deiturategia: patronimia. UEU ISBN 9788484380399. (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
  3. Iparragirre Burgoa, Gotzon. (2008-10-30). Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876. UEU ISBN 9788484381716. (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
  4. Alonso Amezua, Idurre. (D.L. 2010). Erdigune literarioak irakaskuntzan. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-328-6. PMC 776437114. (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  5. Otaegi, Joxe Azurmendi. (2007-12-01). Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua. UEU ISBN 9788484380993. (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
  6. Haristoy, Maia Duguine. (2010-12-03). Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna. UEU ISBN 9788484383291. (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  7. «Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea- Eibarko berreraikuntza (1937-1957) :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
  8. Odriozola Martija, Maialen. (2019). «Pantaila bete ahots. Ikerketa esploratzaile bat eibar.org-en inguruan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  9. «Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
  10. «"Halloween - Animen Gauaren bilakaera Euskal Herrian" aztergai Ozaitak eta Altunak, Juan San Martin Bekan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
  11. «XIV. Juan San Martin bekaren irabazlea Josu Martinez izan da» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  12. (Gaztelaniaz) «La beca Juan San Martín, para estudiar la historia del cine en euskera» El Diario Vasco 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  13. «XIV. Juan San Martin Beka 2019 — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  14. «Juan San Martin bekan parte hartzeko deialdia ireki da — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU) (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
  15. Zinea. (2022). Josu Martinez, 'Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza' (1. zatia). Zinea - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  16. «Zineman Euskal Herria, euskaldunak zeluloidean eta euskararik ez pelikuletan» EITB 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  17. (Gaztelaniaz) «Charla, hoy, sobre 'Irudiz eta euskaraz' en el Coliseo» El Diario Vasco 2022-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  18. «XV. Juan San Martin Beka 2021 — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  19. «Filosofia izango da Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  20. «XVI. Juan San Martin Beka 2023» Eibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).

Ikus, gainera

  • Koldo Mitxelena bekak

Kanpo estekak

  • Juan San Martin Beka Eibarko udalaren webgunean
  • Juan San Martin beka Udako Euskal Unibertsitateko Unibertsitatea.net atarian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65216470
  • Wd Datuak: Q65216470