Joseba Gabilondo

Joseba Gabilondo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1963ko ekainaren 12a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Michigan Estatuko Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea Renon
Jasotako sariak
ikusi
  • Euskadi Saria - Euskarazko Saiakera  (2014) : New York - Martutene

Inguma: joseba-gabilondo-alberdi Literaturaren Zubitegia: 850

Joseba Gabilondo Alberdi (Urretxu, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 12a) euskal idazlea, irakaslea eta literatura kritikaria da, nabaria euskal literaturaren historiaz egindako ikerketengatik. Zenbait unibertsitate estatubatuarretan irakatsi du (Florida University, University of Nevada, Bryn Mawr College, Michigan State University). Euskadi Literatura saria eskuratu zuen 2014 urtean, euskarazko saiakera modalitatean.[1] Unamuno saioa saria ere irabazi zuen 2015 urtean Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzuleraz lanarekin.[2] Jatorriz ingelesez idatzitako lehen euskal literaturaren historia argitaratu zuen 2016 urtean: Before Babel: A History of Basque Literatures (2020an euskarazko itzulpenean argitaratua: Babel aurretik: euskal literaturen historia bat)

Euskal literatur kritikaren alorrean trilogia bat idatzi ondoren (Nazioaren hondarrak, New York-Martutene, Babel aurretik), beste trilogia bat idazteari ekin dio, teoria kritikoaren bidetik, globalizazioaz. Bigarren trilogiaren lehenengo bi liburuak argitaratu ditu oraingoz: Globalizazioak eta Erdi Aro berria eta Populismoaz. Hirugarren liburuaren behin-behineko izenburua zera da: Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa.

Estatu espainiarrari buruzko beste trilogia bat ere hasi du. Lehen liburua 2024an argitaratu du: España postimperial: Ideologías del imperio restaurativo. Hurrengo liburuaren behin-behineko izenburua zera da: Atlantic Spain: Literature, Postimperialism, and the Long Nineteenth Century (1766-1923).

Lanak

Saioak

  • España postimperial: Ideologías del imperio restaurativo, 2024.
  • Populismoaz. Subiranotasun globala eta euskal independentzia, 2017.
  • Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzuleraz, 2016. Gaztelerazko edizioa: Globalizaciones: La nueva Edad Media y el retorno de las diferencias, 2019.
  • Before Babel: A History of Basque Literatures, 2016. Euskarazko edizioa: Babel aurretik: euskal literaturaren historia bat, 2020.
  • New York - Martutene: Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz, 2013.
  • Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak, 2006. Ingelesezko edizioa: Introduction to a Postnational History of Contemporary Basque Literature (1978-2000): Remnants of the Nation, 2019.

Narratiba

  • Apokalipsia guztioi erakutsia, 2009.
  • Kaliforniatik bihotzez, 1992.

Erreferentziak

  1. Astiz, Iñigo. (2014-10-08). «Euskadi literatura saria, Atxagarentzat» Berria.
  2. «[2»] Berria (Noiz kontsultatua: 2015-12-18).

Kanpo estekak

  • Joseba Gabilondo hitzaldia - “XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU uda ikastaroa “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea”
  • «Joseba Gabilondo», Literaturaren Zubitegia.
  • Joseba Gabilondoren webgunea
  • «BEFORE BABEL: A History of Basque Literatures». Gabilondoren liburua pdf formatuan
  • [Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260760
  • Commonscat Multimedia: Joseba Gabilondo / Q12260760

  • Wd Datuak: Q12260760
  • Commonscat Multimedia: Joseba Gabilondo / Q12260760


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.