Juan Martin Hiribarren

Artikulu hau euskal idazle azkaindarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iribarren».
Juan Martin Hiribarren

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAzkaine, 1810eko maiatzaren 8a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1866ko azaroaren 26a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 327

Juan Martin Hiribarren[1] (Azkaine, Lapurdi, 1810eko maiatzaren 8a - Baiona, Lapurdi, 1866ko azaroaren 26a) euskal idazlea izan zen.

Biografia

1810ean jaio zen Azkainen. Erlijio katolikoari dedikatua Urruñan bikario ibili zen, gero Bardozen erretore eta Baionako katedralean kalonje.

Lapurdiko hiriburuan hil zen 1866an.

2010eko irailean Euskaltzaindiak bere omenezko jardunaldi batzuk antolatu zituen Azkainen, Hiribarrenen jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira[2][3].

Poesia

  • Escaldunac. Iberia, Cantabria, Eskal-herriac; Eskal-herri bakhotcha eta hari darraicona (1855, Baiona). Olerki bilduma hau Hiribarrenen lanik ezagunena da.
  • Montebideoco berriac (1853, Baiona). Kanta bilduma.
  • Escaraz eguia (1858). Erlijioen historia bat da.

Oraindik argitaratu ez diren lan batzuk daude; haien artean frantsesezko idazkiak eta euskara-frantsesa hiztegi bat daude.

Erreferentziak

  1. Hiribarren Bidegileak bilduman.
  2. Jardunaldien berri[Betiko hautsitako esteka] Kazeta.infon.
  3. Jardunaldiak Garan.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Martin Hiribarren Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak

  • Juan Martin Hiribarren Bidegileak bilduman, Xipri Arbelbidek idatzitako lana.
  • Juan Martin Hiribarren literaturaren zubitegian
  • Joseba Aurkenerena: Martin Hiribarren idazle azkaindarra [1]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261051
  • Commonscat Multimedia: Juan Martin Hiribarren / Q12261051

  • Wd Datuak: Q12261051
  • Commonscat Multimedia: Juan Martin Hiribarren / Q12261051