Joxean Sagastizabal

Joxean Sagastizabal

Bizitza
JaiotzaEibar, 1956ko irailaren 5a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Kutsidazu bidea, Ixabel
    Kutsidazu bidea, Ixabel (antzezlana)

Literaturaren Zubitegia: 111

Joxean Sagastizabal Errazu (Eibar, Gipuzkoa, 1956ko irailaren 5a) euskal idazlea da.

Biografia

Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen.

1983an Cafe Iruña saria irabazi zuen Jolasean izenburuko nobela laburrarekin.

Bereak dira, halaber, Zerura igotzeko (1986, ipuin-bilduma), Paixibo (1987, eleberria), Inguratuta gatxeuden (1989, ipuin-bilduma) eta Kutsidazu bidea, Ixabel (1994, eleberria). Baserri batera euskara hobetzera doan euskaldun berri baten gorabeherak kontatzen dira azken liburu horretan. Liburua, umorez gainezka, euskal literaturako libururik arrakastatsuena bihurtu da, eta zinemara zein antzerkira eraman da. 2006an liburuaren bigarren partea argitaratu zen: Kutsidazu berriz, Ixabel. Hurrengo urtean, lehen liburuaren gaztelaniazko bertsioa argitaratu zen, Jorge Gimenez Bechek itzulia, Monte arriba, ¡los vascos! izenburuarekin.

Sagastizabalen beste lan batzuk: Zorotariko euskal hiztegia (1996, hitz-jokoen gaineko hiztegi modukoa), Gerturik daukagu odola (2004, eleberria), Nomadak kantari doaz (2006, eleberria).

Joxean Sagastizabal

Lanak

Narrazioa

  • Jolasean (1983, Elkar)
  • Inguratuta gatxeuden (1989, Baroja)
  • Gerturik daukagu odola (1999, Pamiela)

Nobela

  • Paixibo (1987, Elkar)
  • Ainere Tolosa eta Mikel Sarriegi "Kutsidazu Bidea, Ixabel" antzezten (2004)
    Kutsidazu bidea, Ixabel (1994, Alberdania)
  • Kutsidazu berriz,Ixabel (2006,Alberdania)
  • Nomadak kantari doaz (2005, Alberdania)
  • Kutsidazu berriz, Ixabel: ad maiorem vasconae gloriam (2006, Alberdania)
  • Monte arriba, ¡los vascos! (2008, Alberdania)

Antzerkia

  • Moskatel Team (2005, Kutxa Fundazioa)

Aforismoak

  • Zorotariko euskal hiztegia (1996, Alberdania)
Zurriola Ikastolakoen emanaldiak Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan 2016an saria jaso zuen (Kutsidazu bidea, Ixabel) ,[1]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Kutsidazu bidea, Ixabel (filma)
  • Kutsidazu bidea, Ixabel (telesaila)
  • Kutsidazu bidea, Ixabel (antzezlana)

Kanpo loturak

  • «Joxean Sagastizabal», Literaturaren Zubitegia.
  • Kutxidazu bidea, Ixabel liburuaren fitxa, Alberdania argitaletxearen webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260918
  1. Zurriola Antzerki Eskola. (2016). Kutsidazu Isabel 2016. Zurriola ikastola (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).