Josu Feijoo

Josu Feijoo
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1965eko maiatzaren 8a (59 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Posizio edo espezialitateagizonezkoen kirola
Jasotako sariak
ikusi
  • Kirol Merezimenduaren Espainiako Errege Ordena Kirol Merezimenduaren Espainiako Errege Ordena  (2007)

Josu Feijoo Gayoso (Gasteiz, Araba, 1965eko maiatzaren 8a[1]) euskal alpinista, abenturazale eta astronautagai diabetikoa da. Bi zortzimilako igo ditu: Shisha Pangma eta Everest; eta, Ipar Polo eta Hego Polo Geografikoak zeharkatu ditu. Zazpi Gailurrak igo ditu.

2009ko irailean espaziora joaten den lehen diabetikoa izango da.[2] Virgin Galactic enpresaren VSS Enterprise espazio-ontzian aireratuko da Mojaveko basamortutik, Kalifornia (AEB). 135.000 metrotara igoko da eta bere helburua intsulina berri bat probatzea izango da.[3]

Abenturak

Zortzimilakoak

Urtea Mendia Garaiera Oharrak
1998 Shisha Pangma 8.013 m. Lehen diabetikoa.
2006 Everest 8.848 m. Lehen diabetikoa.

Poloetako zeharkaldiak

Data Abentura Oharrak
2002ko apirilaren 14a Ipar Polo Geografikoko Zeharkaldia Lehen diabetikoa.
2003ko urtarrilaren 3a Hego Polo Geografikoko Zeharkaldia Lehen diabetikoa.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mundo Deportivo, 2000ko martxoaren 24a
  2. (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2010-03-23). «Josu Feijoo, el primer astronauta diabético» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  3. Feijoo espaziora doan lehen diabetikoa izango da (eitb)[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) Josu Feijooren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9013457
  • Wd Datuak: Q9013457