Manu Ertzilla

Manu Ertzilla
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: manu-erzilla-urizarbarrena Literaturaren Zubitegia: 178

Manu Ertzilla Urizarbarren (Bilbo, Bizkaia, 1953) euskal idazlea da.

Biografia

Bilbon jaioa 1953an, baina Durango herriarekin oso lotua. Jon Kortazarren iritziz, Pott Banda talde desagertuaren kiderik diskretoena[1] izan zen. Halaber, Jakintza Baitha taldean parte hartu zuen, Federico Krutwigek sortutako egitasmo hartan.

Bibliografia

Poesia

  • Hitzik anitz idatzi dut (Leopoldo Zugaza kultur etxea, 1977). Kritika Saria lortu zuen 1978an.
  • Ezpondetako pneuma (Bizkaiko Foru Aldundia, 1989). Urte bat aurrerago erakunde horren Poesia Saria erdietsi zuen.

Nobelak

  • Ez (Alberdania, 1999).
  • Obligazio bat (Hiria, 2006).
  • ‘’Garten’’ (El gallo de Oro, 2022).

Itzulpenak

  • Eguberria iragarri zuen gizonkiloa. Jesús Ballaz (Edebé, 1993).
  • Gutunak. Montesquieu (Desclee de Brouwer, 1998).
  • 1978ko Espainiar Konstituzioa (Hiria, 2007).

Ikus, gainera

  • Bizkaiko idazleak.
  • Pott Banda.

Erreferentziak

  1. Pott Banda : equilibrista bihotza (1977-1980). ISBN 978-84-946721-0-1. PMC 994720123. (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  • Jon Kortazar. Pott Banda. Bilboko Udala, 2003.
  • Manu Ertzilla literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12262959