Joseba Díez Antxustegi
Joseba Díez Antxustegi | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2019ko ekainaren 15a - 2020ko otsailaren 11 ← Ana Isabel Oregi Bastarrika Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Araia, 1992ko urriaren 11 (31 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (2010 - 2014) : Zuzenbidean lizentziatua | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua, futbol entrenatzailea eta futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atezaina futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Joseba Díez Antxustegi (Araia, 1992ko urriaren 11), Euskal Herriko abokatu eta, 2019. urtetik aurrera, Euzko Alderdi Jeltzaleko Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.[1] Bere gaztaroan, Deportivo Alavés B futbol-taldeko atezain izan zen.[2]
Ibilbidea
18 urterekin EAJko kide bihurtua,[1] Zuzenbide Gradua egin zuen 2010 eta 2014. urteen artean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 2014-2015 urteen artean, abokatutzara sartzeko gaitzen duen ikastaro ofiziala egin zuen Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuan (AAEO). 2016. urtetik aurrera, eta hiru urtez, Gasteizko Udalaren zuzenbide-aholkularitzako aholkulari modura jardun du. 2019ko ekainaren 15etik aurrera, azkenik, EAJko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos talde parlamentarioko legebiltzarkide da.[3]
2012-2016. urteen artean, halaber, EGI Arabako Herrialde Batzarreko kide izan da.[3]
2016ko otsailetik aurrera, gainera, finantza-erakunde batean dihardu eta, bere denbora librean, Deportivo Alavés-eko talde jubenil bateko entrenatzaile da.[4]
Erreferentziak
- ↑ a b EAJ-PNV. «Joseba Díez - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ «Joseba Díez - Ex-Deportivo Alavés B :: La Web del Fútbol Modesto ::» www.lapreferente.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
- ↑ a b «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
- ↑ Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Legebiltzarkideak Joseba Díez» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
Kanpo estekak
- Datuak: Q97579236