Jose Luis Lizundia

Jose Luis Lizundia

Lizundia, Intxausti eta Kintana. Euskaltzaindia Arantzazu 1972-7-29

Eusko Legebiltzarkidea

1980ko martxoaren 31 - 1984ko martxoaren 22a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1938ko apirilaren 9a (86 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra

Inguma: jose-luis-lizundia-askondo
Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.

Jose Luis Lizundia Askondo (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938ko apirilaren 9a) idazlea eta irakaslea da. Hainbat izengoiti erabili ditu: J. L. L., Etxenagusi, Garai'ko I, D. Amaitermin.

Biografia

Garaiko eta Izurtza-Mañariko udaletako idazkaria izan da, eta Euskaltzaindiko idazkariordea. Durangoko Gerediaga Elkartearen sortzailea; Egin, Deia, La Gaceta del Norte, Anaitasuna, Zeruko Argia, Jakin, Enbata, Euskera, Punto y Hora de Euskal Herria, Txistulari, Tavira eta Cuadernos de Historia Duranguesa aldizkarietan eman ditu argitara artikulu garrantzitsuenak.

EE alderdiko diputatua izan zen 1980-1984. urteetan.

Euskaltzaindiko idazkariorde-kudeatzaile lanetan dihardu azken urteotan. Politikagintza utzita, artikulugiletzat nabarmendu da Euskal Herrian hedapen handia duten hainbat egunkari eta aldizkaritan.

Ikus, gainera

  • Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen 71 artikuluak, Euskaltzaindiaren webgunean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3186367
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 52014367
  • ISNI: 0000000002163576
  • BNF: 15612123h (data)
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 88889
  • Lur: 03878/eu_l_2219/l2219
  • Wd Datuak: Q3186367