Jose Frantzisko Telleria

Jose Frantzisko Telleria
Bizitza
JaiotzaZerain, 1774ko urriaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOñati, 1842ko abuztuaren 11 (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartzaina eta sendalaria

Jose Frantzisko Telleria Uribe (Zerain, 1774ko urriaren 1 – Udana, Oñati, 1842ko abuztuaren 11[1]), izengoitiz Petrikilo deitua, gipuzkoar sendalaria izan zen.

Bizitza

Artzaina zen lanbidez baina aita sendagilea zuen, eta haren laguntzarekin ardiak sendatzen ikasi zuen. Geroago jendea sendatzen hasi zen, hezurretako gaitzak, zaintiratuak eta hausturak batez ere, ez barne-eritasunak. Besteak beste, Madrildik deitu zioten jendea osa zezan eta Zumalakarregi artatzeko eskatu zioten; hura zaurietatik sendatzeko ezin izan zuen, ordea, ezer egin[2]. Ospe handia izan zuen. Hil ondoren haren ospea ez zen galdu eta, geroztik, petrikilo izena ematen zaie hezur-hausturak, zaintiratuak eta gisakoak sendatzen dituzten herri sendalariei.

Herri oroimenean

Zerainen Petrikilori eskainitako eskultura bat dago.

José Francisco Tellería hil zen tokia gogorarazten duen gurutzea. Udana, Oñatin zegoen, eta gaur egun Zerainen dago. Udanan kopia bat jarri zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Arozamena Ayala, Ainhoa. José Francisco Tellería Uribe. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).
  2. Tomas Zumalakarregiren heriotzaren 175. urteurrena. in: Zumalakarregi museoa. zumalakarregimuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260619
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 139448
  • Lur: 05588/eu_t_0583/t0583
  • Wd Datuak: Q12260619