José Emilio Pacheco

José Emilio Pacheco

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Emilio Pacheco Barny
JaiotzaMexiko Hiria, 1939ko ekainaren 30a
Herrialdea Mexiko
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMexiko Hiria, 2014ko urtarrilaren 26a (74 urte)
Heriotza modua: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Cristina Pacheco (en) Itzuli  (1962 -  2014)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, saiakeragilea, gidoilaria, itzultzailea, abeslaria, literatura-kritikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Essexeko Unibersitatea
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Marylandeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Battles in the Desert (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaColegio Nacional (en) Itzuli
Academia Mexicana de la Lengua
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0655293 Allmovie: p105340 Edit the value on Wikidata

José Emilio Pacheco (Mexiko Hiria, 1939ko ekainak 30ib., 2014ko urtarrilak 26[1]) mexikar poeta, eleberrigile, ipuingile, itzultzaile eta kritikaria izan zen. Bere belaunaldiko Mexikoko idazle nagusietakoa izan zen. Kazetaritzako Sari Nazionala irabazi zuen 1980an. Irrealismoaren baitan kokatzen da bere poesia, baina ironia handiarekin eta umore beltzez zipriztindua. Pachecorentzat, bere garaiari buruz jarrera kritikoa izan behar du poetak, historiaren zentzuaz kezkatzen den metafisiko bat izan behar du.

Idazlanak

Poesiak

Pachecoren poesia-lanen artean, aipagarriak dira:

  • Los elementos de la noche (1963, Gauaren elementuak)
  • El reposo del fuego (1966, Suaren atsedena)
  • No me preguntes cómo pasa el tiempo (1969, Ez galdetu niri denbora nola igarotzen den)
  • Irás y no volverás (1973, Joango zara eta ez zara itzuliko)
  • Tarde o temprano (1980, Lehenago edo beranduago)
  • Desde entonces (1981, Orduz geroztik)
  • Los trabajos del mar (1984, Itsasoko lanak)
  • Miro la tierra (1987, Lurrari so nago)
  • Ciudad de la memoria (1990, Memoriaren hiria)
  • El silencio de la luna (1996, Ilargiaren isiltasuna)
  • Siglo pasado (2000, Aurreko mendea)
  • Como la lluvia (2009, Euria bezala).

Narratiba

Narratiban hauek ditu lanik ezagunenak:

  • El viento distante (1963, Urrutiko haizea)
  • Morirás lejos (1967, Urruti hilko zara)
  • El principio del placer (1972, Plazeraren hastapena)
  • Las batallas en el desierto (1981, Basamortuko guduak)
  • La sangre de Medusa y otros cuentos marginales (1990, Medusaren odola eta beste zenbait ipuin marjinal).

Sariak

Hainbat sari irabazi ditu, tartean Cervantes saria, 2009an.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Muere José Emilio Pacheco» Informador.com.mx

Kanpo estekak

  • Euskarari ekarriak: José Emilio Pacheco Ekarriak.armiarma.eus


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q561833
  • Commonscat Multimedia: José Emilio Pacheco / Q561833

  • Wd Datuak: Q561833
  • Commonscat Multimedia: José Emilio Pacheco / Q561833