Joanes Urkixo

Joanes Urkixo

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1955eko ekainaren 11 (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, itzultzailea eta poeta
Genero artistikoaeleberria
olerkigintza
Haur eta gazte literatura

IMDB: nm2042699 Literaturaren Zubitegia: 235 Edit the value on Wikidata

Joanes Urkixo Beitia (Bilbo, Bizkaia, 1955eko ekainaren 11) euskal idazlea da. Euskal filologian lizentziaduna da. Zinema eta telebistako gidoigilea, eta film eta telesailen itzultzailea, lanbidez.[1]

Lan ibilbidea

Euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Gaztetan hainbat lan egin zituen, tartean, euskara eta gaztelera irakasle gisa lan egin zuen, baita film eta telesailen itzultzaile eta egokitzaile gisa ere (euskaraz eta gaztelaniaz). 1978 eta 1980 artean Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandia kide zituen Pott banda literatur taldearekin kolaboratu zuen. 1983an Ttua-ttuá literatur aldizkaria sortu zuen Laura Mintegirekin batera.[2] EIE euskal idazleen elkarteko eta Galtzagorri haur eta gazte literatura elkarteko kidea da.[3]

Literatura

Hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluekin egin zituen lehen urratsak literaturaren munduan: Pott, Anaitasuna, Euskadi Sioux, Argia, Susa.[1]

1980an Toribio Altzaga antzerki-saria irabazi zuen Eta beharbada ispilu beltz bat (BAK, 1981) antzezlanarekin, Joanes Urkixoren lehen argitalpena izan zena.[3] 1983an Eusko Jaurlaritzak sortutako kontakizun laburren Kirikiño literatur saria irabazi zuen Dragoia eta laberintoa lanagatik.[4] Geroago, bere lehen eta, orain arte, azken poema-liburua argitaratu zuen: Berbak legezko aiztoak (Susa, 1990).[2]

Nolanahi ere, egilearen ibilbidea Haur eta Gazte Literaturari lotuta dago batez ere, gazteentzat abenturaz beteriko lanak egin baititu. Zeruak erori zirenekoa (Ibaizabal, 1998) lanaren bidez Urkixok zientzia-fikzioari ekin zion berriro, eta gerora etorri zen Thule (Elkar, 1998) argitalpena Joseba Jaka literatura-bekari esker egin zuen.2003an Gazteentzako Narratibako Apirila Saria irabazi zuen, Gerlari zuria abenturazko eleberriarekin.[2]

Zinemagintza

EHGEP-AGPEH euskal gidoilarien elkartearen sortzaileetako bat izan da. Telebistako eta zinemako gidoilari gisa lan egin du, eta film luzeetan, fikziozko eta animaziozko telesailetan, lehiaketetan, dokumentaletan... parte hartu du. Estreinatu diren lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Filmaxen Goomer (1999), 2000ko Animazio Film Onenaren Goya Saria; Irusoin-Dibulitoonen Supertramps (2003), 2004ko Goya Sarietarako hautagaia, Gijongo Zinemaldiko haurrentzako zinema Saria 2004; Nazioarteko BRBren Nico (2004); Lotura Filmsen Payasos al rescate (2005); Irusoin-Dibulitoonen Cristobal Molón (2006); Donostiako Zinemaldian aurkezutako Querida Bamako (2007).[3][5]

2014ko urrian estreinatutako Lasa y Zabala filmaren gidoilaria ere bada.[3][5]

Lanak

Idazle gisa, ia genero guztiak landu ditu.

Narrazioa

  • Elur gainean (1984, Erein)
  • Lurra deika (1991, Erein)
  • Ekaitza urrun (2018, Erein)

Poesia

  • Berbak legezko aiztoak (1990, Susa)

Haur eta gazte literatura

  • Patxi Trumoik letrak ikasi nahi ditu (1985, Erein)
  • Patxi eta txoriaren bahiketa (1986, Erein)
  • Shangai Tom espazioko zaindari (1992, Elkar)
  • Bihotz ausarta (1996, Zubia)
  • Thule (1998, Elkarlanean)
  • Zeruak erori zirenekoa (1998, Ibaizabal)
  • Lur izeneko oihana (2000, Zubia)
  • Gerlari zuria (2003, Elkar)
  • Argitxo Santageda egunean (2003, Ikastolen Federakundea)
  • Argitxo iratxoa (2003, Ikastolen Federakundea)
  • Argitxo eta Olentzero (2003, Ikastolen Federakundea)
  • Argitxo Sanjuanetan (2003, Ikastolen Federakundea)
  • Nerabeak eta beste munstro batzuk (2005, Aizkorri)

Antzerkia

  • Eta beharbada ispilu beltz bat (1981, BAK)

Beste egileekin

  • Cuentos Incombustibles II (1982, Bilboko Liburusaltzaileen Elkartea)
  • Lore Kontu-Kontu Lore (1985, Ondarroako Kultur Etxea)
  • Bilbao ipuin biltegia (2000, Bilboko Udala)
  • Bilbao lerrorik lerro (2001, Bilboko udala)
  • Bilbo inguruko ipuinak = Cuentos alrededor de Bilbao (2013, Bizkaiko Foru Adundia, Kultura Saila)

Itzulpenak

  • Richard II (1985, Antzerti)
  • SOS Lusitania (2016, Harriet)
  • Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa (2017, Harriet)
  • Hegoak Astinduz (2017, Harriet)
  • Wounded (2017, Harriet)
  • Inozoen errua (2017, Harriet)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c «URKIXO, Joanes. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. a b c d «Urkixo Beitia, Joanes - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) «es_lit_1982 Premios literarios 'Euskadi' año 1983 - Medio Ambiente - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  5. a b «Joanes Urkixo» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).

Ikus, gainera

  • Bizkaiko idazleak
  • Bilboaldeko idazleak
  • Bilbotar ezagunen zerrenda

Kanpo estekak

  • Joanes Urkixo literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260437