Joan Ebanjelaria

Joan Ebanjelaria

Irudi gehiago
apostolu

30 -
Bizitza
JaiotzaBetsaida, 11
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaEfeso, c. 100 (87/88 urte)
Hobiratze lekuaTurkia
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaZebedee
AmaMaria Salome
Anai-arrebak
ikusi
  • Done Jakue
Hezkuntza
Hizkuntzakaramera
Irakaslea(k)Jesu Kristo historikoa
Jesus Nazaretekoa
Jarduerak
JarduerakArrantzalea, teologoa, mistikoa eta autorea
Santutegia
Abenduaren 27 eta Abenduaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
judaismoa

Find a Grave: 6021 Edit the value on Wikidata

Joan Ebanjelaria edo Joanes Ebanjelaria[1] —arameraz: ܝܘܚܢܢ ܫܠܝܚܐ, Yohanan Shliha; hebreeraz: יוחנן בן זבדי‎, Yohanan ben Zavdi; koinéz: Ἰωάννης; latinez: Ioannes, «Jaungoikoa errukitsua da»— Jesus Nazaretekoaren apostoluetako bat izan zen. Adituen artean eztabaidatua da, Joan apostolua eta Joan Ebanjelaria, Joanen Ebanjelioa idatzi zuena, pertsona bera diren, baina Elizak horrela dela onartzen du. Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: Asia Txikia, Toskanako zenbait hiri eta abar. Jaieguna abenduaren 27an ospatzen da. Hainbat titulurekin ere izendatzen da: Done Joanes, Jaun Done Joanes, San Joan, San Joanes, Jondoni Joanes (Lap. eta BNaf.) edo Jondane Joanes (Zub.).[2][3]

Bizitza

Galileako Betsaidan sortu zen, Tiberiadesko aintziratik hurbil, Zebedeo eta Salome izan zituen guraso eta Jakue Nagusia apostolua zuen anaia. Jesu Kristoren lehen jarraitzaileetariko bat izan zen eta, Ebanjelioen arabera, bere begiz ikusi zituen Tabor mendiko antzaldaketa eta Kristoren nekaldia, Kristok bere ama zaintzeko ardura eman zion gurutzean zegoela eta Petrirekin batera aurkitu zuen Hilobi Santua hutsik. Tradizioaren arabera, Efeson hil zen, K.o. 100. urte aldera. Laugarren Ebanjelioa, Apokalipsia eta hiru Epistola idatzi omen zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. Euskaltzaindia. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. .
  3. Euskaltzaindia. 125. araua: San, santu, done eta besteren erabilera. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q44015
  • Commonscat Multimedia: John the Apostle / Q44015

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03270/eu_j_0787/j0787
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q44015
  • Commonscat Multimedia: John the Apostle / Q44015


  • i
  • e
  • a
Petri  • Andres  • Jakue Nagusia  • Joan  • Filipe  • Bartolome  • Tomas
Mateo  • Jakue Alfeorena  • Juda Tadeo  • Simon Zelotea  • Juda Iskariote  • Matias