Jesusen Antzaldatzea

Jesusen Antzaldatzea Mateoren, Markoren eta Lukasen ebanjelioetan (ebanjelio sinoptikoetan, alegia) azaltzen den gertaera miragarria da.

Rafael margolariaren Antzaldatzea laneko (1520) zatia. Jesusen irudi antzaldatua ageri da, Eliasen eta Moisesen artean.

Galileako Tabor mendian, Jesus bere hiru apostolurekin zela (Pedro, Santiago eta Joan), bat-batean argiz inguratu zen eta Moises eta Elias albo banatan agertu zitzaizkion, berarekin hizketan. Apostoluek, gainera, Zerutiko ahots bat entzun zuten (Jainkoaren ahotsa, ebanjelioen arabera) esanez: "Hau da nire Seme maitea, berarengan dut nire atsegina. Entzun iezaiozue" (Mt 17, 5).

Gertaera honek garai hartako judaismoarentzat pertsonaiarik garrantzitsuenak ziren Moises eta Eliasen gainetik jarri zuen Jesus apostoluen aurrean. Hala ere, Jesusek inori ezer ez esateko agindu zien, harik eta hil ondorengo hirugarren egunean berpiztu arte.

Eliza Katolikoak abuztuaren 6an eta garizumako bigarren igandean ospatzen du Jesusen Antzaldatzearen jaia.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q201201
  • Commonscat Multimedia: Transfiguration of Jesus Christ / Q201201

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119858498 (data)
  • LCCN: sh85070134
  • NKC: ph329302
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q201201
  • Commonscat Multimedia: Transfiguration of Jesus Christ / Q201201
  • i
  • e
  • a
Erromatar Eliza Katolikoaren egutegi liturgikoa
Latindar Elizaren erromatar errituaren ohiko forma (1969ko egutegia)
Abendualdia
Eguberriak
Ohiko denbora (I.a)
Garizuma
Pazko Hirurrena
Pazkoaldia
Ohiko denbora (II.a)
Oharra
letra etzanean, gordetzekoak diren jaiak; igandea ez denean, 10 egunez jai liturgikoa egin behar da.