Jeans

Jeans praka urdinak.
Jeans jaka urdina.

Jeansak[1] —Hego Euskal Herrian, praka bakeroak edo galtza bakeroak— denim izeneko kotoizko oihal sendoaz egindako prakak dira. Jeans hitza oihal berean egindako jakak izendatzeko erabiltzen da[2]. Jeans izena zuzenean ingelesetik dator, euskaraz eta munduko beste hainbat hizkuntzatan bere horretan mailegatu den hitza da. Euskaraz gaztelaniatik datorren "bakeroak" eta euskarazko itzulpen izan daitekeen "unai-prakak" aldaerak erabili dira[3]. Jeans hitza Genova hiriaren izenetik hartu zuten, haien oihala (denima) Italiako hiri hartatik baitzetorren. XIX. mendean sortu ziren eta XX. mendeko erdialdera arte, langileen jantziak ziren. 1950eko hamarkadan, estatubatuar gazteen artean zabaldu zen beat azpikulturako jantzia izatera igaro zen, arropa formalen aurkakoa; aurrerago, hippie eta beste kulturek ere bereganatu zuten. Geroztik, mundu osoko moda informalaren ikur bilakatu eta jende guztiaren armairuetan egotera igaro da, bereziki gazteen artean. Zabalkuntza horrek aldaera asko ekarri dizkio: zabalak, estuak, luzeak, motzak, gerritik erorita... Estiloa zamarra eta bestelako jantzietara ere zabaldu da. Egile nagusietan, Levi's, Lee eta Wrangler daude.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua
  2. «Hiztegi Batua - jeans» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  3. «Kultur hitzen itzulpena literatura testuetan» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q83363
  • Commonscat Multimedia: Jeans / Q83363

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12049461r (data)
  • GND: 4162724-6
  • LCCN: sh85069857
  • NDL: 00576907
  • NKC: ph1060149
  • NARA: 10637031
  • AAT: 300209918
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q83363
  • Commonscat Multimedia: Jeans / Q83363


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.