Jean Rouaud

Jean Rouaud

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCampbon, 1952ko abenduaren 13a (71 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaRouen-Normandiako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta zutabegilea
Enplegatzailea(k)Presse Océan (en) Itzuli
L'Humanité
Lan nabarmenak
ikusi
  • Fields of Glory (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Goncourt Saria  (1990) : Fields of Glory (en) Itzuli
    Grinzane Cavour Prize  (1999)

Musicbrainz: 83817aa6-ac73-400d-bca0-370cf80d1605 Edit the value on Wikidata

Jean Rouaud (Nantes, 1952ko abenduaren 13a) frantses idazlea izan zen. Unibertsitate-ikasketak amaitu zituenez gero, hainbat lanbidetan jardun du Rouaudek. Parisko kiosko batean lanean ari zenean lortu zuen, hain zuzen ere, ospea, 1990eko Goncourt saria eman baitzioten Les Champs d´honneur (Ohorearen zelaiak) lehen eleberriagatik. Lan hartan, bere aitonak Lehen Mundu Gerran izandako bizipenak hartu zituen kontagai. Harrezkero, literaturan murgildu zen buru-belarri, eta beste lau eleberri luze argitaratu zituen ildo beretik: Des hommes illustres (1993, Gizon ospetsuak), Monde à peu près (1996, Mundua gutxi gorabehera), Très riches heures (1997,Hiru ordu aberats) eta Pour vos cadeaux (1998, Zure opariengatik). Idazleak bere familiaren istorio txiki eta handiak agertzen ditu lan guztietan, eta, hala, kontakizun oso, zabal eta orokorra ari da osatzen. Prosa bikaina darabil Rouaudek, lirika eta epika bateratuz, antzinako kronika bat idazten ari balitz bezala. Umore handiz idatziak dira kontakizunak, nahiz eta doinu gazi-gozoa duten, ironia eta samurtasuna bateraturik. Gaurko zenbait idazle ospetsuren eragina nabarmentzekoa da haren obran, Faulknerrena eta Nabokovena, adibidez. Hauek ditu azken idazlanak: La Fiancée juive (2008, Emaztegai judua), La Femme promise (2009, Emakume promestua), Évangile (selon moi) (2010, Ebanjelioa, nire iritziz) eta Comment Gagner Sa Vie Honnêtement (2011, Nola irabazi bizibidea zintzotasunez).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Jean Rouauden web-orria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q982039
  • Commonscat Multimedia: Jean Rouaud / Q982039

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 19653430
  • ISNI: 0000000122771445
  • BNE: XX1099096
  • BNF: 12161149q (data)
  • GND: 115686983
  • LCCN: n91079443
  • NDL: 00515900
  • NKC: xx0157024
  • NLA: 35884836
  • CiNii: DA05110174
  • SNAC: w6xr30qb
  • SUDOC: 030134269
  • BIBSYS: 90567132
  • ICCU: RAVV060933
  • Open Library: OL274954A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05161/eu_r_0983/r0983
  • Wd Datuak: Q982039
  • Commonscat Multimedia: Jean Rouaud / Q982039