Jean Ranc

Jean Ranc

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMontpellier, 1674ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMadril, 1735eko uztailaren 1a (61 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Marguerite Elisabeth Rigaud (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Antoine Ranc (en) Itzuli
Hyacinthe Rigaud
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Madril
Paris eta Lisboa
Lan nabarmenak
ikusi
  • A Grap-Picker Woman (en) Itzuli
    The Family of Philip V (en) Itzuli
    Vertumne and Pomona (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: 69ba4cf3-e9d5-4f32-ae1b-675255a20791 Discogs: 5669079 Edit the value on Wikidata

Jean Ranc (Montpellier, 1674ko urtarrilaren 28a – Madril, 1735eko uztailaren 1a) frantziar margolari rokokoa izan zen, Frantziako Luis XV.a eta Felipe V.a Espainiakoaren gortean aritu zena.

Biografia

Hyacinthe Rigauden ikasle eta jarraitzailea , 1723tik Frantses jatorriko Felipe V.a Espainiako monarkaren gortean ganberako margolari gisa jarri zuten. Garai hartako estilo ponpoxo tipikoko erretratuak ekoizten hasi zen. Bere lanen artean, Felipe V.aren familia nabarmentzen da, erretratu kolektibo handinahi baten formatu txikiko maketa bat (Museo del Prado) baino ez baita bizirik irauten , formatu handiko jatorrizkoa amaitu gabe utzi eta Madrilgo alkazarren erre baitzen.

Eztabaida larriak izan zituen Michel-Ange Houasse lankidearekin jeloskortasun artistikoagatik eta gortean nabarmentzeko gogoagatik. 1734ko Gabonetan gertatu zen alkazarreko sutea, Habsburgotarren antzinako egoitza guztiz suntsitu zuena, Ranc-en gelan hasi zen, ikusmen arazoak zituena. Gaur egungo Madrilgo Errege Jauregia eraikin horrek hartzen zuen lekuan eraiki zen. Jean Ranc sua gertatu eta sei hilabetera hil zen, depresio sakon batean murgilduta.

Bere Vertumno y Pomona lanak (Montpellier, Fabre museoa), XVIII. mendeko edertasun rokokoaren arketipoa, Francisco de Goyaren tapiz-kartoi batzuk inspiratu izana agian, Eguzkitakoa adibidez.

Galeria

  • Vertumnus eta Pomona. Montpellierreko Fabre museoa.
    Vertumnus eta Pomona. Montpellierreko Fabre museoa.
  • Felipe Borboi-Parmakoa bere haurtzaroan. c. 1725. Budapesteko Arte Ederren Museoa.
    Felipe Borboi-Parmakoa bere haurtzaroan. c. 1725. Budapesteko Arte Ederren Museoa.
  • Karlos III.a Borboikoa. 1725. Madrilgo Errege Jauregia.
    Karlos III.a Borboikoa. 1725. Madrilgo Errege Jauregia.
  • François-Alexandre Verdier margolariaren erretratua. 1703. Versallesko jauregia.
    François-Alexandre Verdier margolariaren erretratua. 1703. Versallesko jauregia.
  • Felipe V.aren familia, 1723. Prado Museoa.
    Felipe V.aren familia, 1723. Prado Museoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q184669
  • Commonscat Multimedia: Jean Ranc / Q184669

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 37190022
  • ISNI: 0000000066618808
  • BNE: XX1518425
  • BNF: 149724260 (data)
  • GND: 12323946X
  • LCCN: no2005063116
  • SUDOC: 118616889
  • ULAN: 500025710
  • KulturNav: id
  • RKD: 65570
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • Museo del Prado: c073edce-faae-4a2c-a01c-7532cd6cb31f
  • Wd Datuak: Q184669
  • Commonscat Multimedia: Jean Ranc / Q184669