Jean Pierre Zubiria

Jean Pierre Zubiria
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1902ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1992ko apirilaren 22a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Jean Pierre Zubiria Hirigoien "Panpili" (Senpere, 1902ko urtarrilaren 5 – Baiona, 1992ko apirilaren 22a) euskal poeta, Gure Herria eta Herria aldizkarietan idatzi zuen. 1960an "Maritchu"", ""Haitzaundia"" eta ""Eskuara gure ama" poemak Gure Herria aldizkariak saritu zituen.[1] "Eskuara" poema, bestetik, Santiago Onaindiak bere Milla euskal olerki eder liburuan (1954) jaso zuen. "Panpili" izengoitiaz bere lanak sinatu zituen. Garraiolaria ofizioz, 1930ko ekainaren 5ean Baionako Mari Leonie Recartekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten, Edouard. Gehien bat bertso-jartzaile lanetan ari izan da. Oso berandu hasi zen euskaraz idazten, 51 urte zituelarik. 1986an Panpilli Senpertarra bertsu kantari liburua plazaratu zuen.

Erreferentziak

  1. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/zubiria-irigoien-jean-pierre/ar-152222/

Bibliografia

  • Jean Pierre Zubiria: Panpilli Senpertarra bertsu kantari. Ustaritze: Bertsolarien Lagunak elkartea, 1986.
  • Santiago Onaindia: Euskal Literatura V, Bilbo: Etor, 1977, 435. or.

Kanpo estekak

  • Panpili bertsozale webgunean
  • Jean Pierre Zubiria Euskal Kultur Erakundearen webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q37279279
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 152222
  • Wd Datuak: Q37279279