Jean Baptiste Kamusarri

Jean Baptiste Kamusarri
Bizitza
JaiotzaZiburu, 1815eko otsailaren 17a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaZiburu, 1842ko irailaren 21a (27 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, apaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 299

Jean Baptiste edo Jan Battista Kamusarri Murgi (Ziburu, Lapurdi, 1815eko otsailaren 17a – ib., 1842ko irailaren 21a) euskal idazle eta apaiz katolikoa izan zen.

Bizitza

Arrantzale sendi batean jaioa, 1838an apaiztu eta Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) erretore ibili zen.

Jean Martin Hiribarren eta Gratien Adema "Zaldubi" olerkariak ezagutu zituen, eta haren olerkietan Erromantizismoaren ukitu malenkoniatsua antzematen da. Hauxe idatzi zuen haren azken egunetan zegoelarik: "Menditik nola doa / Ura itsasorat / Hala ni banihoa / Lasterka tonbara / Akabo da akabo / Neretzat denbora / Banoa sekulako / Hillen herritara".

Tuberkulosiak jota oso gazte hil zen, 27 urte baino ez zuelarik. Hamarka olerki eta zazpi eliz-kanta eginda utzi zituen.

Lanak

  • "Ene goguetak", 1839 (ikusi, goguette)
  • "Ene liraren auhenak", 1841
  • "Haurrak altxa bihotza"
  • "Mendikuia"
  • "Bertsu eskasak"
  • "Nere adiskide baten herioaren gainean"
  • "Menditik nola doa", 1942

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Jean Baptiste Kamusarri, Literaturaren Zubitegia.
  • Kamusarriren lanak "on-line"
  • Joseba Aurkenerena: Kamusarri,Ziburuko olerkari ahantzia.[1]
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260292