Jean-Pierre Mocky

Jean-Pierre Mocky

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Paul Adam Mokiejewski
JaiotzaNiza, 1929ko uztailaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia, 2019ko abuztuaren 8a (90 urte)
Hobiratze lekuaCimetière du Prieuré-Noir (en) Itzuli
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Véronique Nordey (en) Itzuli
Patricia Barzyk
Seme-alabak
ikusi
  • Stanislas Nordey (en) Itzuli
    Olivia Mokiejewski (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-muntatzailea, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak
ikusi
  • Sitges Film Festival Best Screenplay award  (1982)
    Alphonse Allais Award  (2013)
    Henri-Langlois award  (2010)
Izengoitia(k)Jean-Pierre Mocky

jpierre-mocky.fr
IMDB: nm0006620 Allocine: 100 Allmovie: p103147 Edit the value on Wikidata

Jean-Pierre Mocky, Jean-Paul Adam Mokiejewski jaioa, (Niza, 1933ko uztailaren 6a - ibidem, 2019ko abuztuaren 8a) frantses zinemagilea eta antzezlea izan zen.

Antzerkian lan egin zuen lehenengo urteetan, eta zuzendari bihurtu zen gero, 1959an, Les Dragueurs lanarekin. Hasieran, komedian espezializatu zen, eta eskema tradizionalak azaltzen zituen. Komedien artean, aipagarriak dira Snobs (1961), Un drôle de paroissien (1963, Tipo bitxi bat), La Bourse et la Vie (1965, Poltsa eta bizitza), Les Compagnons de la marguerite (1967, Margaritaren lagunak), L'Étalon (1969, Patroia). 70ko hamarkadaren hasieran, zinema gogorragora jo zuen: Solo (1969), L'Albatros (1971), Un linceul n'a pas de poches (1974, Hiljantziak ez du poltsikorik), Y a-t-il un Français dans la salle? (1982, Ba al da frantsesik aretoan?), La Machine à découdre (1986, Askatzeko makina), Le Miraculé (1987, Mirariz sendatua), Ville à vendre (1992, Hiria salgai), Noir comme souvenir (1995, Beltza oroigarri gisa), Alliance cherche doigt (1997, Eraztunak hatzaren bila). 2010ean, Les Insomniaques filmatu zuen; touscoprod.com web-orriko internautek koproduzitu zuten filma.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Jean-Paul Mockyren web-orria


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1668864
  • Commonscat Multimedia: Jean-Pierre Mocky / Q1668864

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 292605980
  • ISNI: 0000000399288384
  • BNF: 12140277k (data)
  • GND: 132870592
  • LCCN: n91051822
  • SNAC: w661412v
  • SUDOC: 029571103
  • Wd Datuak: Q1668864
  • Commonscat Multimedia: Jean-Pierre Mocky / Q1668864