Jara Navarlaz

Jara Navarlaz

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1995eko abenduaren 30a (28 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Jarduerak
Jarduerakartista

jaranavarlaz.cargo.site
Instagram: jari.truski Edit the value on Wikidata

Jara Navarlaz (Iruñea, 1995eko abenduaren 30a) artista plastikoa da.

Biografia

Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean eta 2017an Ikerketa eta Sormena Artean masterra gauzatu zuen unibertsitate berean.[1]

Ekoizpen artistikoa

Jara Navarlazen ekoizpen artistikoaren muinean abstrakziorantz jotzen duten pinturak, marrazkiak, bideoak eta argazki eta irudien inguruko esperimentazioak aurki daitezke. Lanetan elkarren arteko interferentziak sortzen dituzten konposizioak eratzen ditu zenbaitetan, forma, kolore, zeinu eta espazioei arreta berezia eskainiz. Beste batzuetan, aldiz, irudien ulermenaren eta komunikazio-akatsen inguruan egin izan du gogoeta. Sormen-prozesuaren bidez materiala antolatzea eta haren mugak ulertzea bilatzen du.[2]

Erakusketak

Bakarkakoak

  • Maitaleak, Aranguen Ibarreko Gazte Lekua, Mutiloa, 2020

Kolektiboak

  • Arte gaztearen topaketak, Uharte Zentroa, Uharte, 2020
  • Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbireatzea, Artium museoa, Gasteiz, 2020[3]
  • Arte por habichuelas, NoArte aldizkari digitala, 2020
  • Dime Dame, Aire galeria, Bilbo, 2019[4]
  • Arte gaztearen topaketak, Uharte Zentroa, Uharte, 2018[5]
  • Ikerketa eta Sormena Artean masterreko erakusketa, Zarauzko Udal Liburutegia, 2018
  • Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria, 2018[6]
  • BeHOLD, UPV/EHU, 2018
  • Kontenporanea, CBA Kultur Gunea, Irun, 2017

Bestelakoak

Egoitza artistikoak eta bekak

Irudi galeria

  • Jara Navarlaz, “INNA ETA JARA“, 2021
    Jara Navarlaz, “INNA ETA JARA“, 2021
  • Jara Navarlaz, Izenbururik gabea I, 2020
    Jara Navarlaz, Izenbururik gabea I, 2020
  • Jara Navarlaz, Izenbururik gabea II, 2020
    Jara Navarlaz, Izenbururik gabea II, 2020
  • Jara Navarlaz, “ESPFR“, 2020
    Jara Navarlaz, “ESPFR“, 2020
  • Jara Navarlaz, “Ander y Dani“, 2019
    Jara Navarlaz, “Ander y Dani“, 2019

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Información — jaranavarlaz» jaranavarlaz.cargo.site (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Jara Navarlaz. La escocesa» laescocesa.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  3. «Tabakalerak eta Artium-ek "JAI. Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea" aurkeztu dute | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  4. (Gaztelaniaz) Dime Dame – AIRE galería. (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Agenda de Encuentros de Arte Joven» Centro Huarte - Uharte Zentroa (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Muestra itinerante de artes visuales 'Ertibil Bizkaia 2018'» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).

Kanpo estekak

  • Jara Navarlazen webgunea
  • Jara Navarlaz La Escocesan egindako egoitza artistikoan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108099458
  • Wd Datuak: Q108099458