Janet Akyüz Mattei

Janet Akyüz Mattei

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHalikarnaso, 1943ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaBoston, 2004ko martxoaren 22a (61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
HeziketaVirginiako Unibertsitatea
Brandeis University (en) Itzuli
Ege University (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Jasotako sariak
ikusi

Find a Grave: 112389770 Edit the value on Wikidata

Janet Akyüz Mattei (Bodrum, Turkia, 1943ko urtarrilaren 2a – Boston, AEB, 2004ko martxoaren 22a) turkiar-estatubatuar astronomoa izan zen. Izar Aldakorreko Behatzaileen Ameriketako Elkarteko (AAVSO) zuzendari izan zen 1973tik 2004ra arte.

Hezitzaileentzako datu basea eta astronomo ez profesinalek Hubble espazio-teleskopikoan sartzea lortu zuen.[1]

Biografia

Mattei Bodrumen, Turkian, jaio zen. Bella eta Baruk Akyüzek osattzen zuten judu turkiarren familia batean, eta American Collegiate Instituten ikasi zuen, Izmirr-en.[2] Estatu Batuetara joan zen unibertsitate-ikasketak egitera. Walthameko, (Massachusetts), Brandeis Unibertsitatera[3] joan zen, beka bati esker. Ikasketak amaitu ondoren, Massachusettseko Nantucketeko Maria Mitchell behatokian Dorrit Hoffleitekin lan egitea eskaini zioten.

Leander McCormick Behatokian lan egin zuen Charlottesvillen, Virginian, 1970etik 1972ra, eta Virginiako Unibertsitateko Astronomiako Maisutza jaso zuen 1972an. Bere gradua jaso ondoren, Mike Matteirekin ezkondu zen. Egeoko Unibertsitateko Astronomiako bere Ph.D.a Izmirren (Turkia) jaso zuen 1982an.

Karrera

30 urtez baino gehiagoz AAVSOko zuzendari gisa aritu zenean, mundu osoko astronomo amateurrek egindako izar aldakorren behaketak jaso zituen. Astronomo amateurren eta profesionalen arteko behaketa-programa garrantzitsu asko koordinatu zituen. Hezkuntzan ere interes handia erakutsi zuen, adibidez, Hands-On Astrophysics (HOA) proiektuaren bidez. Proiektu horrek astrofisikan interesa piztu zien hezitzaileei eta ikasleei, eta zientzia horrekin lotutako eskola-proiektu ugari sortu zituen.[4] Bere zuzendaritzapean, hezitzaileentzako elkartearen datu-basea egin zen eta, horrez gain, astronomo ez-profesionalak Hubble espazio-teleskopioan sartzea lortu zuen.[1]

Sariak

Heriotza

Leuzemiaz hil zen Bostonen 2004ko martxoan.

Erreferentziak

  1. a b Janet Akyuz Mattei, Astronomer, Dies at 61.
  2. The Janet Mattei Gravesite", AAVSO, Volume 33, 2005, p. 149.
  3. Janet Akyuz Mattei (1943 -2004). .
  4. Obituary: Janet Akyüz Mattei, 1943-2004. SAO/NASA ADS Astronomy Abstract Service
  5. Janet Akyüz Mattei, astrónoma. Mujeres con Ciencia. 2 de enero de 2016
  6. Falleció Janet Akyüz Mattei (1943-2004). Cielo Sur

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6153148
  • Commonscat Multimedia: Janet Akyüz Mattei / Q6153148

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 73934484
  • ISNI: 0000000117702728
  • BNF: 12384911q (data)
  • LCCN: n86017181
  • NKC: mub20201076809
  • SUDOC: 150249012
  • Wd Datuak: Q6153148
  • Commonscat Multimedia: Janet Akyüz Mattei / Q6153148