Jane Hawking

Jane Hawking
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJane Beryl Wilde
JaiotzaSt Albans, 1944ko martxoaren 29a (80 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Stephen Hawking  (1965 -  1995)
Jonathan Hellyer Jones (en) Itzuli  (1998 -
Seme-alabak
ikusi
  • Lucy Hawking
    Robert Hawking
    Tim Hawking
Hezkuntza
HeziketaWestfield College (en) Itzuli
St Albans High School for Girls (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
HizkuntzakIngeles britainiarra
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakautobiografialaria, idazlea, hizkuntzalaria eta irakaslea
Lantokia(k)Cambridge
IMDB: nm6186324 Edit the value on Wikidata

Jane Hawking (1944ko martxoaren 29an St Albansen jaio zenean Jane Beryl Wilde izena zuen) idazle eta hezitzaile ingeles bat da. Stephen Hawking fisikari ospetsuaren lehen emaztea izateagatik ere ezaguna da.

Bizitza

Jane Hawking Beryl Eagleton eta George Wilderen alaba da. St Albansen jaio eta hezi zen, ondoren, ikasketei dagokienez, hizkuntzen bidea hartu zuen eta Erdi Aroko Poesia Espainiarrean doktoretza eskuratzea lortu zuen. 1965ean Stepehen Hawkingekin ezkondu zen, aste batzuk lehenago festa batean ezagutu ondoren.[1] Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen: Robert Hawking (1967an jaioa), Lucy Hawking (1970ean jaioa) eta Tim Hawking (1979an jaioa). Jane eta Stephen 1990ean banandu eta handik bost urtera ezkontza hautsi zuten.[2] Aipatzekoa da, Janek lan handia egin zuela bere senarraren alde, izan ere, askotan lagundu zuen bere lanetan jarrai zezan.[3]

Hawkingengandik banandu zenean, Jane Jonathan Hellyer Jonesekin ezkondu zen, familiaren laguna eta musikaria zen gizon hau. 1999an bere aurreko senarrarekin izan zuen bizitza azaltzen zuen liburu bat argitaratu zuen, Music to Move the Stars: A Life with Stephen izenarekin. Fisikaria bere bigarren emaztearengandik (Elaine) banandu zenean, Janek eta Hawkingek lanerako harreman bat ezarri zuten. 2008an aurretik idatzi zuen biografiaren bertsio eguneratu bat argitaratu zuen, ondorengo izenarekin: Travelling to Infinity: My Life with Stephen.

Gaur egun lasai bizi da, bere bigarren senarrarekin eta Hizkuntza erromanikoen irakaslea dela.

Plazaratutako zenbait lan

  • Travelling to Infinity – My Life with Stephen Alma Books 2008 ISBN 1-84688-065-3
  • Music to Move the Stars: A Life with Stephen Macmillan Publishers, London 1999 ISBN 0-333-74686-4

Filmetan izan dituen antzezpenak

Jane Hawking bi aldiz izan da antzeztua zinema munduan. Lehenengoa aldian Lisa Dillonek antzeztu zuen, Hawking (2004) filmean. Bigarren film batean ere interpretatu zuten, zehazki, The Theory of Everything filmean, oraingoan Felicity Jones aktoreak antzeztu zuen. Azken film hau berak idatzitako Travelling to Infinity – My Life with Stephen liburuan oinarrituta dago.[4]

Erreferentziak

  1. Ferguson, Kitty (2012ko urtarrilaren 3). Stephen Hawking: An Unfettered Mind. St. Martin's Press. ISBN 978-0-230-34060-2.
  2. Ferguson, Kitty (2011). Stephen Hawking: His Life and Work. Transworld. ISBN 978-1-4481-1047-6.
  3. Adams, Tim (2004ko apirilaren 3). «Brief history of a first wife». The Observer.
  4. Anderson, L.V. (2014ko azaroaren 7). «How Accurate Is The Theory of Everything?». Slate.

Kanpo loturak

  • i
  • e
  • a
Fisika
  • Hawkingen erradiazioa
  • Zulo beltzen termodinamika
  • Gibbons–Hawking ansatza
  • Gibbons–Hawking efektua
  • Gibbons–Hawking espazioa
  • Gibbons–Hawking–York muga terminoa
  • Hartle–Hawking egoera
Liburuak
Zientzia
  • The Large Scale Structure of Space-Time (1973)
  • Denboraren historia laburra (1988)
  • Black Holes and Baby Universes and Other Essays (1993)
  • The Nature of Space and Time (1996)
  • The Universe in a Nutshell (2001)
  • On the Shoulders of Giants (2002)
  • A Briefer History of Time (2005)
  • God Created the Integers (2005)
  • The Grand Design (2010)
  • The Dreams That Stuff Is Made Of (2011)
  • Erantzun laburrak galdera handientzat (2018)
Fikzioa
  • George's Secret Key to the Universe (2007)
  • George's Cosmic Treasure Hunt (2009)
  • George and the Big Bang (2011)
  • George and the Unbreakable Code (2014)
  • George and the Blue Moon (2016)
Oroitzapenak
  • My Brief History (2013)
Filmak
  • A Brief History of Time (1991)
  • Hawking (2004)
  • Hawking (2013)
  • The Theory of Everything (2014)
Telebista
  • Stephen Hawking's Universe (1997ko dokumentala)
  • Stephen Hawking: Master of the Universe (2008ko dokumentala)
  • Into the Universe with Stephen Hawking (2010eko dokumental-saila)
  • Brave New World with Stephen Hawking (2011ko dokumental-saila)
Familia
  • Jane Wilde Hawking (lehen emeaztea)
  • Lucy Hawking (alaba)
Bestelakoak
  • Herri kulturan
  • Zulo beltzen informazioaren paradoxa
  • Thorne, Hawking eta Preskillen arteko apustua
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1682604
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 273970839
  • ISNI: 0000000035225411
  • BNE: XX5484510
  • BNF: 169773502 (data)
  • GND: 122683277
  • LCCN: n95042806
  • NKC: pna2015870161
  • SUDOC: 183975006
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 1665717
  • Wd Datuak: Q1682604