Jaime Kerexeta

Jaime Kerexeta

Bizitza
JaiotzaElorrio, 1918ko uztailaren 31
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaElorrio, 1998ko abuztuaren 4a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: jaime-kerexeta-gallastegi-1918-1998 Literaturaren Zubitegia: 346

Jaime Kerexeta Gallastegi (Elorrio, Bizkaia, 1918ko uztailaren 31 - ib., 1998ko abuztuaren 4a), "Arantzibia" edo "Bitargi" ezizenez, euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

Bizitza

1947an apaiz egin zen. Burgosko Schola Cantorum abestaldearen zuzendari eta Sevillan, Burgosen eta Urkiolan organo-jotzaile ibili zen. Euzko-gogoa, Eguna, Jesus´en Biotzaren Deya, Egan, Olerti, Anaitasuna, BAP eta beste hainbat agerkaritan eman ditu argitara bere lanak. Erlijiozko liburu ugari itzuli ditu bizkaierara: Eguneroko meza (1963), Gogarteak (1963, San Ignazioren Gogo-Ihardunak), Argi-bide txikia (1965), Umeen Biblia (1969). Baina, batez ere, Euskal-Biblia (1976) da Kerexetaren lan nagusia, biblia osoa lehen aldiz bizkaieratua. Erlijiozkoaz gain, Luis de Castresanaren Vida de Iparraguirre (1978, Iparragirre´ren bizitza) eta El otro árbol de Guernica (1979, Gernika´ko beste arbola) itzuli zituen euskarara. Hiru olerki liburu idatzi ditu: Orbelak (1958), Bitargi (1969), Udazken (1980). Historia eta Genealogia ere landu ditu. Bere azkeneko lanak Fededunen otoitza (1988), Kristau-gaiak (1995) dira. 1998an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Lanen zerrenda

Poesia

  • Orbelak (1958, Itxaropena)
  • Orbelak, Bitargi. Udazken (1960, Graf. Izarra).

Biblia

1976an Mendebaldeko euskaraz idatzitako lehen Biblia argitaratu zuen.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Jaime Kerexeta literaturaren zubitegian

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260136