Jaffnako penintsula

Jaffnako penintsula
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak9°41′12″N 80°06′02″E / 9.686722°N 80.100632°E / 9.686722; 80.100632
KokapenaNorthern Province (en) Itzuli
Jaffna District (en) Itzuli
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa

Jaffnako penintsula (tamileraz: யாழ்ப்பாண குடாநாடு, Yálpána Kudánádu) eremu eta penintsula bat da[1] Ipar Probintzian, Sri Lankan.[2] Bertan dago probintziako hiriburua den hiria, Jaffna, eta antzinako tamilen Naga erresumetako eta Erdi Aroko Jaffna erresumako lurralde gehienak hartzen ditu. Penintsula, batez ere, urez inguratuta dago, eta lur-zerrenda txiki batek lotzen du uhartearen gainerakoarekin. Bere formak kobra edo suge buru baten antza du.

Jaffnako penintsula historikoki hiru lurraldetan banatu da: Vadamarachchi, Thenmarachchi eta Valikamam; gaur egun hiru horiek Jaffna barrutiko sailak dira.[3]. Penintsulatik 25 km mendebaldera, Analativu uhartea dago.

2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak gogor eragin zion kostalde hau.

Erreferentziak

  1. https://mapcarta.com/14831332
  2. http://www.infolanka.com/org/srilanka/hist/hist4.html
  3. https://books.google.no/books?id=nghRzKWbyoIC&pg=PA24&dq=jaffna+peninsula+vadamarachchi

Kanpo estekak

  • Kokatzeko mapa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2495624
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 168085174
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2495624