Jafet

Jafet
Shem, Ham and Japheth (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
ikusi
  • Genesis 5 (en) Itzuli, Genesis 6 (en) Itzuli eta Genesis 10 (en) Itzuli
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNoe
Seme-alabak
ikusi
  • Gomer (en) Itzuli
    Magog (en) Itzuli
    Madai (en) Itzuli
    Javan (en) Itzuli
    Tubal
    Meshech (en) Itzuli
    Tiras (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Sem
    Kam

Jafet (hebreeraz: יפת‎Yapheth; antzinako grezieraz: Ἰάφεθ; turkieraz: Yafes, Iapheth; latinez: Iafeth edo Iapetus; arabieraz: يافث‎) Noeren hirugarren semea izan zen, Sem eta Kamen anaia. Genesi liburuaren arabera, zintzo jokatu zen aitarekin, eta bedeinkapena jaso zuen harengandik. Seme-alaba ugari izan zituen eta lurralde askotara zabaldu zen haren arraza.

Herri eta hizkuntza jafetikoak

Sakontzeko, irakurri: «Jafetismo»

Bibliako Hasiera edo Genesian agertzen den zerrenda etnikoari jarraiki, Europako herrien eta arrazen aita da Jafet.

19. mendean, zenbait hizkuntzalarik, hizkuntza indoeuropearrak izendatzeko erabili izan zuten 'hizkuntza jafetikoak' terminoa, hizkuntza semitikoen erabilpenarekin analogiaz, baina izenak ez zuen arrakasta handirik izan.

20. mendean, aldiz, Nikolai Marr hizkuntzalari georgiarrak beste hizkuntza multzokatze bat izendatzeko erabili zuen 'hizkuntza jafetikoak': Kaukasoko hizkuntzak, hizkuntza semito-kamitikoak (geroago Afro-asiar hizkuntzak izendatuak) eta euskara barne hartuko lituzke talde hipotetiko honek[1]. Teoria honek ez zuen aldekotasun handirik jaso bere garaian, eta ez da ontzat ematen hizkuntzalaritza serioan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Marr, Nikolai; Kurkova, Anna. (2022-07-04). «Main Achievements of the Japhetic Theory» Interventions 24 (5): 667–689.  doi:10.1080/1369801X.2020.1813608. ISSN 1369-801X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q200637
  • Commonscat Multimedia: Japheth / Q200637

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • LCCN: no2006060507
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q200637
  • Commonscat Multimedia: Japheth / Q200637