Jacques Villon

Jacques Villon

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDamville, 1875eko uztailaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPuteaux, 1963ko ekainaren 9a (87 urte)
Hobiratze lekuaCimetière monumental de Rouen (en) Itzuli
Familia
AitaJustin-Isidore Eugène Duchamp
AmaLucie Duchamp
Anai-arrebak
ikusi
  • Marcel Duchamp
    Raymond Duchamp-Villon
    Suzanne Duchamp
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Pierre-Corneille lizeoa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, prentsa marrazkilaria, Irarlea, ilustratzailea, eskultorea, artista bisuala eta artista grafikoa
Parte-hartzailea
  • documenta (en) Itzuli
    Documenta II (en) Itzuli
    Documenta III (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko ofizial handia Ohorezko Legioko ofizial handia  (1963)
    Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (1954)
    Croix de guerre 1914–1918 Croix de guerre 1914–1918
    Commander of the French Order of Academic Palms Commander of the French Order of Academic Palms
Izengoitia(k)Gaston Duchamp

Discogs: 5114167 Edit the value on Wikidata
Ah dame!, Jacques Villonen 1904ko marrazkia.

Jacques Villon (Damville, Eure, Frantzia, 1875eko uztailaren 31Puteaux, 1963ko ekainaren 9a) frantses pintorea izan zen.

Biografia

Suzanne Duchamp, Raymond Duchamp-Villon eta Marcel Duchamp artisten anaia zen. Zuzenbideko ikasketak egiteko prestatu zen, baina 1894an Parisa joan, eta pinturako ikasketak egin zituen.

Aldizkarietarako marrazkiak egin zituen 1894-1906 bitartean eta 1906an bere koadroak egiten hasi zen.

Haren lanetan kubismoaren eragina antzematen da; ordena geometrikoaren arabera konbinatu eta margotutako planoetan oinarrituak dira bere koadroak, kolore bizikoak gehienak.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik erretratuak eta paisaiak irudikatu zituen, batez ere, eta aurrekoak baino lan errealistagoak egin zituen. Villonen lanak oso aintzat hartuak izan ziren, kubismoaren formaren analisia eta inpresionisten koloreen erabilera uztartu zituelako; bere garaiko frantses pintoreen belaunaldian eragin handia izan zuen. Koadroez gainera, grabatuak eta margolari modernoen lanen kalkografiak egin zituen, eta erakusketak antolatu zituen.

Zenbait sari irabazi zituen, 1956ko Veneziako biurtekoa, besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Villon Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q452254
  • Commonscat Multimedia: Jacques Villon / Q452254

  • Wd Datuak: Q452254
  • Commonscat Multimedia: Jacques Villon / Q452254