Jacques Valat

Jacques Valat
Bizitza
JaiotzaLe Puy-en-Velay, 1953ko abuztuaren 10a (70 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Jacques Valat (Le Puy-en-Velay, 1953ko abuztuaren 10) argazkilari frantziarra da. Bere lanetan batzutan Pirineoek eta bi aldetako herrien ohiturek protagonismo berezia izan dute.

Biografia

1979 eta 1980an, Yves Brayerek horrela eskatuta, bere argazkiak Parisko Salon d'automnen (Grand Palais) zintzilikatu zituen. Garai berean Parisko Nesle eta Zoé Cutzarida galerietan erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen. 1981an Parisko Top-Rapho argazki-agentzian hasi zen lanean. 1982an Parisko Mois de la Photographien parte hartu zuen eta bakarko erakusketa aurkeztu zuen. Hogei urtetan Valatek toki askotan erakutsi ditu bere argazkiak: Fnac katean (Pau, Toulouse, Berlin), Tarbesko Centre culturel du Parvis, Zaragozako Casas de las Mujeres aretoan eta beste toki askoan. Azpimarratu behar dugu Donibane Lohizunen, 2009an, Cubanos erakusketa aurkeztu zuela.[1].

Estiloa

Valatek estetikari baino balore etnografikoei ematen die garrantzi handiago. Bere lanen erdian gizakia dago eta munduaren aldaketen inguruko testigantzak aurkeztu nahi ditu. Bere lanetan erretratuek garrantzi handia dute.

Publikazioak

  • Pèlerins de Lourdes, Jacques Valat editorea, 1983.
  • Les Chemins de Garonne, Milan Presse, 1990.
  • Pyrénées paysannes, Milan Presee, 1993.
  • Pour la beauté du geste : la course landaise, Loubatières argitaletxea, 1993.
  • Des Palois, Office municipal de la ville de Pau, 2001.
  • Béarn en personnes, Atlantica argitaletxea, 2002.
  • Begnat, chasseur de thon, Gypaëte argitaletxea, 2003.
  • El rostro del Pirineo, DPH argitaletxea, 2005.
  • Zaragozanos, Zaragozako Udala, 2005.
  • Mira tu barrio, Zaragozako Udala, 2006.
  • Des Aragonais, Pirineum argitaletxea, 2010.

Erreferentziak

  1. Cubanos

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3160122
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 17230513
  • ISNI: 0000000078227775
  • BNE: XX1144675
  • BNF: 11927441n (data)
  • GND: 133952061
  • LCCN: n94016924
  • SUDOC: 027174077
  • Wd Datuak: Q3160122