Jabier Kaltzakorta

Jabier Kaltzakorta

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein, 1961eko martxoaren 22a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: jabier-kalzakorta-elorza

Jabier Kaltzakorta Elortza (Markina, Bizkaia, 1961eko martxoaren 22a) euskal idazlea, euskal herri-literaturako aditua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.

Biografia

Deustuko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen, 1984an. Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa izeneko tesia burutu zuen, 10/10eko kalifikazioa jasota.[1] Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 1994az geroztik, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta ahozko literatura eta XVI-XIX. mendeko euskal literatura irakasten ditu, besteak beste.[2]

1996an euskaltzain urgazle izendatua, orduz geroztik, Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko kidea da.[3] Horrez gain, Azkue Literatur Sarien epaimahaikidea ere bada.

2013an, euskaltzain oso aukeratu zuten, Itziar Lakarekin lehian, Jose Luis Lizundiak utzitako postua betetzeko.[4]

Artikuluak

  • «Herri literaturako altxorrik handiena»
  • «Txiki-txikitik edo Salamancako kantaren gainean», Enseiucarrean, 16. zenbakia, Euskal Gaien Institutua, Bilbo, 2002.
  • «Lojibarreko Alhabaren Khantorea»
  • «Berreterretxeren Khantorea gainean berriz ere»
  • «Gabon-kanta zahar baten aldaerak»
  • «Alfonso Irigoienen poesiaz harripausu bat edo beste»
  • «Euskarazko eguraldi errefrauak»

Erreferentziak

  1. «Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak» Deia 2013-07-19.
  2. «Jabier Kaltzakorta aukeratu dute euskaltzain oso» Berria 2013-07-19.[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Jabier Kaltzakorta markinarra euskaltzain oso izendatu dute» Naiz 2013/07/19.
  4. Euskaltzaindia. (2013-07-01). «Itziar Laka eta Jabier Kaltzakorta, euskaltzain oso izateko hautagaiak» Plazaberri.

Kanpo estekak

  • Aurkineten
  • Dialneten
  • Armiarma, bertso eta olerkien hemerotekan
  • Inguma: Jabier kaltzakorta Elortza
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269027
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 22397897
  • ISNI: 0000000059530648
  • BNE: XX925625
  • LCCN: n90613709
  • SUDOC: 201858088
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 591714
  • Wd Datuak: Q12269027


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.