Izarraizko Estazio Megalitikoa

Marikutx II tumulua.

Izarraizko Estazio Megalitikoa. Izarraitz mendilerro karstikoan dago. Hiru monumentu dira bakarrik baina bat menhir bat da.

Datu geografikoak

Guztiak altuera txikian agertzen dira, 600-700 metrotan, 1.000 metroko altuera gainditzen duen mendikate honetan. Mendi-lepoetan aurkitzen dira kareharrizko lurretan. Monumentuak hiru udaletako lurretan daude: Azkoitia, Deba eta Zestoa.

Historiaurreko monumentuak

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Sailkatutako monumentuak

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Tumuluak

Bi dira:

  • Marikutx I
  • Marikutx II

Menhirra

  • Arluze

Egoera legala

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasun gisa deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan hiru monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak

  1. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2003/07/0303997a.pdf

Kanpo estekak

  • Babesteko Dekretua, EHAA - 2003ko uztailak 8, 133.zenbakia.
  • Eusko Jaurlaritza: Kultura Ondarea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070883
  • Wd Datuak: Q61070883