Iturribide-Zabalbide igogailua

Iturribide-Zabalbide igogailua
Iturribide-Zabalbide igogailua, Iturribide kaleko beheko geralekuan.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaZazpikaleak
Koordenatuak43°15′18″N 2°54′54″W / 43.254878°N 2.914872°W / 43.254878; -2.914872
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa 2015eko maiatzaren 15a
Inaugurazioa2015eko maiatzaren 15a
JabeaBilboko Udala
KudeatzaileaArtxandako funikularra Artxandako funikularra
Erabileraigogailua
Arkitektura
1

Iturribide-Zabalbide igogailua Bilbon dagoen igogailu makurra da. Zazpikaleak eta Santutxu auzoak elkarlotzen ditu.

Historia

2015eko maiatzaren 15ean Bilboko Udalak inauguratu zuen, Iturribide kaleko 91. eta Zabalbide kaleko 41-43. zenbakiak elkarlotzen ditu, honela Bilboko auzoen arteko loturak hobetuz, kasu honetan Zazpikaleak eta Santutxu artekoak.

Igogailua maldan dagoenez funikular baten itxura du, bere aldapak 22 graduko malda eta hiru geraleku ditu. Bi alboetan eskailerak ere baditu.

Eraikuntza lana Bilboko Elementu Mekanikoen Egitasmoaren barnean dago, honen barnean beste bost igogailu ere badaude, Basurtu, Zorrozgoiti, Otxarkoaga eta Funikularreko plazan.[1]

Geralekuak

  • Iturribide kalea, 91 (beheko geralekua)
  • Iturribide kalea, 93 (erdiko geralekua)
  • Zabalbide kalea, 41-43 (goiko geralekua)

Loturak

Goiko geralekutik 75 metrora Bilboko metroaren Santutxuko geltokiko Karmelo sarbidea dago.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Igogailu batek Zabalbide eta Iturribide elkarlotuko ditu. 2015eko maiatzaren 16a. El Correo (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20013205
  • Commonscat Multimedia: Ascensor de Iturribide-Zabalbide / Q20013205

  • Wd Datuak: Q20013205
  • Commonscat Multimedia: Ascensor de Iturribide-Zabalbide / Q20013205