István Sándorfi

István Sándorfi

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBudapest, 1948ko ekainaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 2007ko abenduaren 26a (59 urte)
Hobiratze lekuaBudapest
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaHiperrealismoa
fosaw.com…

István Sándorfi (frantsesez: Etienne Sandorfi; Budapest, Hungaria, 1948ko ekainaren 12a - Paris, Frantzia, 2007ko abenduaren 26a) batez ere Frantzian bizitako margolari hungariarra izan zen.

Biografia

Bere aitak amerikar enpresa batentzat egiten zuen lan eta 1950. urtean kartzelara bidali zuten bost urtez. Kartzeletik atera ondoren, erregimen komunistatik aldendu nahian, familia guztiak Hungariatik alde egin zuen, lehenengo Austriara, gero Alemaniara, eta azkenik, Frantziara 1958. urtean. Sándorfi zortzi urterekin hasi zen marrazten, eta hamabirekin olio-pinturarekin hasi zen. Parisko École nationale supérieure des Beaux-Arts-en ikasten hasi zen eta margolaritzari ekin zion.

Bi alaba izan zituen Ange eta Eve. Margolaritzan eta marrazketan bizitza osoa eman ondoren, 2007ko abenduaren 26ean hil zen gaixotasun baten ondoren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: István Sándorfi Aldatu lotura Wikidatan
Margolaritza Artikulu hau margolaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q44126
  • Commonscat Multimedia: Etienne Sandorfi / Q44126

  • Wd Datuak: Q44126
  • Commonscat Multimedia: Etienne Sandorfi / Q44126