Estafetako bihurgunea
Estafetako bihurgunea | |
---|---|
Kokapena | |
Auzoa | Iruñeko Alde Zaharra |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Estafetako bihurgunea edota Merkatarien bihurgunea Iruñeko Alde Zaharran dagoen gune bat da, hain zuzen ere Merkatarien kaleak eta Estafeta kaleak elkar topo egiten duten gunea.
Iruñeko entzierroa
Iruñeko entzierroaren gune ospetsuenetakoa da, Kailejoiarekin batera baita arriskutsuenatakoa ere, Merkatarien kalea eta Estafeta kaleen arteko bapateko 90º-ko bihurguneak arrisku handiko egoerak sortarazten baiditu, batez ere Estafeta kalerantz doazen lasterkariek bihurgunea ezker aldeko egurrezko oholesietaik hartu ezkero, bertan maiz lasterkariek eta zezenek elkar talka baidute, betiere lehenbizikoen kalterako. Bihurgunea ezkerrealdetik hartzeko joera hori lasterkari kanpotar edota eskamentu gutxikoen artean zabaldua izan ohi da, aldiz, iruindar edota ohiko lasterkariek ezkerraldea nola edo hala ekidin eta bihurgunea eskuinaldetik hartzen dute.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Kanpo estekak
- Datuak: Q16517132
Iruñeko entzierroa | ||
---|---|---|
Gasaren eskortak • Santo Domingoko aldapa • Iruñeko Udal plaza • Merkatarien kalea • Merkatarien edo Estafetako bihurgunea |