Irrati aske

mikro bat

Irrati askea eremu elektromagnetikoaren okupazio librea aldarrikatzen duten irratiak dira. Ez dira irrati piratekin nahastu behar, irrati piratak xede komertziala duten irrati ilegalak dira; hau da, emititzeko baimen administratiborik lortu ez duten irratiak.

Euskal Herriko irrati libreen zerrenda

  • Antxeta Irratia (Bidasoaldea, Oarsoaldea, Donostialdea)
  • Arraio Irratia (Zarautz)
  • Eguzki Irratia (Iruñea)
  • Gure Irratia (Lapurdi)
  • Hala Bedi (Gasteiz)
  • Irati Irratia (Aezkoa, Erroibar, Luzaide, Orreaga, Agoitz)
  • Irola Irratia (Irala, Bilbo)
  • Irulegi Irratia (Nafarroa Beherea)
  • KKinZona Irratia (Urretxu-Zumarraga)
  • Kontrako Eztarrixe (Azkoitia)
  • Laixiar Irratia (Iurreta)
  • Molotoff Irratia (Hernani)
  • Oiartzun Irratia (Oiartzun)
  • Radixu irratia (Ondarroa)
  • Ttan Ttakun irratia (Egia, Donostia)
  • Txapa Irratia (Bergara)
  • Xiberoko Botza (Xiberoa)
  • Xorroxin Irratia (Baztan, Bortziriak, Malerreka)
  • Zintzilik Irratia (Orereta)

Desagertuak

Arrosa sarea

Euskal Herriko irrati libre eta irrati txiki askok Arrosa sarea izeneko bilgunea osatzen dute. Bilgune honek programazioaren aldetik aberastasun handia ekarri du, elkarren artean irratsaioak partekatzeko aukera eman baitu.

Jardunaldi ugari ere antolatu ditu Arrosa sareak 2012 urtetik aurrera, denak ere irratigintzaren ingurukoak izan direnak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1179112
  • Commonscat Multimedia: Community radio / Q1179112

  • Wd Datuak: Q1179112
  • Commonscat Multimedia: Community radio / Q1179112