Irati Zubizarreta

Irati Zubizarreta

Bizitza
JaiotzaBeasain, 1998ko urtarrilaren 30a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta

Twitter: IraZubi Edit the value on Wikidata

Irati Zubizarreta Armendaritz (Beasain, Gipuzkoa, 1998ko urtarrilaren 30a) mendi lasterkaria da, gaur egungo munduko txapelduna junior mailan.[1]

2017ko uztailaren 30ean, Andorran jokatutako Munduko Mendi Txapelketan (Skyrunning 2017), B modalitateko (18-20 urte) urrezko domina lortu zuen: 15 kilometroko proban, 2 ordu 16 minutu eta 17 segundoko denborarekin lehenbizikoa iritsi zen, bigarren lasterkaria baino 4 minutu lehenago. Bi egun lehenago, uztailaren 28an, kilometro bertikaleko proban, brontzezko domina bereganatu zuen.[2]

2016an, 2017an, 2018an eta 2019an Espainia mailako mendi lasterketako txapelduna izan zen.[3] Halaber, 2018an eta 2019an Kilometro Bertikaleko espainiako txapelduna ere izan zen; 2020 nahiz 2021an txapeldunorde izan zen. La Sportiva taldearen parte da 2016. urtetik.

Erreferentziak

  1. «Irati Zubizarreta: “Mendian korrika noanean motibatu egiten naiz”», Faktoria, Euskadi Irratia, 2017-08-17.
  2. (Gaztelaniaz) «La corredora Irati Zubizarreta, medalla de 0ro en el mundial de carreras de montaña», 2017-08-01, Diario Vasco.
  3. (Gaztelaniaz) «Irati Zubizarreta, campeona de España júnior de carreras de montaña en línea», 2016-06-21, Diario Vasco.

Kanpo estekak

  • Irati Zubizarretaren Twitter kontua.
  • Irati Zubizarretari elkarrizketa, Goierriko Hitza.
  • Irati Zubizarretari elkarrizketa "Gozatzen jarraitu nahi du mendian" Berria, 2021.01.12
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q36001238
  • Wd Datuak: Q36001238


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.