Iragazkortasun magnetiko

Iragazkortasun magnetiko
Formula B = μ H {\displaystyle {\boldsymbol {B}}=\mu {\boldsymbol {H}}}
Formulako ikurra μ {\displaystyle \mu } , B {\displaystyle {\boldsymbol {B}}} eta H {\displaystyle {\boldsymbol {H}}}
Ohiko ikurra μ {\displaystyle \mu } eta μ e {\displaystyle \mu _{\mathrm {e} }}
Neurtzeko unitateahenry per metre (en) Itzuli eta kilogram metre per square second square ampere (en) Itzuli
Dimentsioa L M T 2 I 2 {\displaystyle {\mathsf {L}}{\mathsf {M}}{\mathsf {T}}^{-2}{\mathsf {I}}^{-2}}

Iragazkortasun magnetikoa substantzia batek eremu magnetikoak erakartzeko eta bere barnetik pasarazteko daukan gaitasuna da. Eremu magnetikoaren intentsitatea eta indukzio magnetikoaren arteko zatidura moduan ezagutzen da.

Iragazkortasun absolutua

Iragazkortasun absolutua μ ikurraz idatzi ohi da eta eremu magnetiko batean material baten magnetizazioa adierazten du.

μ = B H {\displaystyle \mu ={\frac {B}{H}}}
B {\displaystyle B\,} : indukzio magnetikoa edo fluxu magnetikoaren dentsitatea materialean
H {\displaystyle H\,} : eremu magnetikoaren intentsitatea

Iragazkortasun magnetikoa hutsean

Hutsak daukan iragazkortasun magnetikoa da (askotan airearena adierazteko ere erabiltzen da antzekoak baitira). μ0 ikurraz adierazten da eta batzuetan konstante magnetikoa ere esaten zaio. Bere balioa hurrengoa da:

μ 0 = 4 π × 10 7 N A 2 {\displaystyle \mu _{0}=4\pi \times 10^{-7}NA^{-2}}

N {\displaystyle N\,} : Newton, indarraren ikurra
A {\displaystyle A\,} : Anpere, intentsitate elektrikoaren ikurra

Honako propietate hau betetzen du:

ε 0 μ 0 = 1 c 2 {\displaystyle \varepsilon _{0}\mu _{0}={\frac {1}{c^{2}}}}
ε 0 {\displaystyle \varepsilon _{0}} : permitibitate elektrikoa
c {\displaystyle c\,} :argiaren abiadura hutsean

Iragazkortasun erlatiboa

Iragazkortasun absolutua kalkulatzeko ( μ {\displaystyle \mu } ), modu zuzenetaz gain; hutsaren iragazkortasunari ( μ 0 {\displaystyle \mu _{0}} ) iragazkortasun erlatiboa ( μ r {\displaystyle \mu _{r}} ) biderkatu iezaioke.

μ = μ 0 × μ r {\displaystyle \mu =\mu _{0}\times \mu _{r}}

Materialen propietate magnetikoak deskribatzeko iragazkortasun magnetiko erlatiboaren baloreen arabera sailkatzen dira, materiala beraren propietatea baita. Hiru talde garrantzitsu daude sailkapen honetan:

  • Diamagnetikoak: iragazkortasun magnetikoa erlatiboa 1 baino askoz ere txikiagoa denean
  • Paramagnetikoak: iragazkortasun erlatiboak 1 inguruko balorea daukanean
  • Ferromagnetikoak: iragazkortasun magnetiko erlatiboa 1 baino askoz ere handiagoa denean

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28352
  • Commonscat Multimedia: Magnetic permeability / Q28352

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85079728
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q28352
  • Commonscat Multimedia: Magnetic permeability / Q28352