Ingalaterrako futbol selekzio nazionala Herrialdea Erresuma BatuaIzengoitia The Three Lions (hiru lehoiak)Elkartea The Football Association (en) Selekzionadorea Gareth SouthgateKapitaina Harry Kane Partida gehien Peter Shilton (125) Goleatzailea Wayne Rooney (53) FIFA kodea ENG FIFA sailkapena 5 Historiala Lehen partida Eskozia 0 - 0 Ingalaterra Partick, Eskozia, 1872ko azaroaren 30aEmaitzarik onena Irlandako Errepublika 0 - 13 Ingalaterra Belfast, 1882ko otsailaren 18aEmaitzarik okerrena Hungaria 7 - 1 Ingalaterra Budapest, 1954ko maiatzaren 23aParte-hartzailea
1893 urteko taldea. Italiaren aurkako partida, 2012an. Wembley Stadium . Ingalaterrako futbol selekzio nazionala munduko zaharrenetarikoa eta herrialde hartako ordezkaria da. Wembleyko estadioan (London ) jokatzen ditu etxeko partidak.
1872an lehenengo aldiz jokatu zuten, Eskoziaren aurka, nazioarteko lehendabiziko futbol partida izan zena. Futbolaren asmatzailetzat hartzen badira ere, emaitzak kontuan hartuta ez da puntako selekzioa. XX mendearen hasierako Joko olinpikoetan izan zituzten emaitza onak, hasierako lau ekitaldietatik hiru irabazita. Munduko Txapelketei dagokienez, etxean jokaturikoa bakarrik irabazi zuten eta beste ekitaldietan ez dira ezta finalera ere iritsi.
1990eko Munduko Futbol Txapelketako finalerdietan Alemaniako selekzioaren aurka penaltietan galdutakoan, Gary Linekerrek esaldi ospetsu hau esan zuen: Futbola joko sinplea da, 90 minutuan zehar 22 jokalari baloiaren atzetik eta azkenean beti Alemaniak irabazten du .
Palmaresa Britainia Handia :
Txapeldun (3): 1900¹, 1908, 1912 ¹ Londresko Upton Park F.C. taldeak hartu zuen parte Britainiako Txapelketa 1884 eta 1984 artean talde britainiarren artean jokaturiko txapelketa.
Txapeldun: 54 aldiz, hauetatik 20 beste talde batekin batera. Ibilbidea Urtea Munduko Txapelketa 1930 Ez zuen parte hartu 1934 Ez zuen parte hartu 1938 Ez zuen parte hartu 1950 8.a 1954 6.a 1958 11.a 1962 8.a 1966 Txapelduna 1970 8.a 1974 Ez zen sailkatu 1978 Ez zen sailkatu 1982 6.a 1986 8.a 1990 4.a 1994 Ez zen sailkatu 1998 9.a 2002 6.a 2006 7.a 2010 13.a 2014 26.a 2018 4.a 2022
Urtea Europako Txapelketa 1960 Ez zuen parte hartu 1964 Ez zen sailkatu 1968 3.a 1972 Ez zen sailkatu 1976 Ez zen sailkatu 1980 5.a 1984 Ez zen sailkatu 1988 7.a 1992 7.a 1996 3.a 2000 11.a 2004 5.a 2008 Ez zen sailkatu 2012 5.a 2016 12.a
Uniformea Historikoa Irabazi zuen munduko txapelketa Azken txapelketak Jokalari aipagarrienak 2022ko azaroaren 21ean eguneratua.
Wayne Rooney da gol gehien sartu dituen jokalaria eta partida gehien joaktu dituen bigarrena. David Beckham munduan ikono bihurtu den jokalaria da. Parte hartzeak Goleatzaileak Entrenatzaileak Alf Ramsey : 1963-1974. Munduko txapeldunak 1966an eta Eurokopan hirugarrenak 1968an. Bobby Robson : 1982-1990. Munduko txapelketan laugarrenak 1990ean. Terry Venables : 1994-1996. Eurokopan semifinalistak 1996an. Glenn Hoddle: 1996-1998. Roy Hodgson: 2012-2016. Gareth Southgate: 2016-. Munduko txapelketan laugarrenak 2018an. Kanpo estekak (Ingelesez) The Football Association