Ignacio Mokoroa

Ignacio Mokoroa
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1902
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa, 1979 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Ignacio Mokoroa Danborena (Tolosa, 1902 - Tolosa, 1979) gipuzkoar organista eta musikagilea izan zen.

21 urte zituela, Madrilgo San Jose elizako eta Real Cinemako organo-jole izendatu zuten. 1953an Tolosako Santa Maria elizako organo-jole plaza lortu zuen. Musika erlijioso eta profanoaren konpositorea da. Bere lana oparoa izan da eta piano, organo eta abesbatzetarako konposizio garrantzitsuak eman ditu. Ezagunak dira musika-komunikabideetan, besteak beste, Erri meza, Miserere, Tu es sacerdos eta abar. eta beste batzuk, hala nola Errotazaia eta Nere Maitena, ia beti euskal koralen errepertorioan agertzen direnak.[1]

Mokoroak sari asko lortu zituen. Tolosako Masa Koralen Nazioarteko Lehiaketak ere omenaldia egin dio Ignacio Mokoroari; izan ere, koru-ekitaldi famatu horren hainbat ediziok Mokoroak sortutako piezak izan dituzte nahitaezko lan.

Oso ezaguna den Ilunabarra abestia harmonizatu omen zuen.[2] Berez Suitzako doinua omen da, gero harmonizazio bat baino gehiago egin dira, egileen artean aipatu ohi dira hauek: Eduardo Mokoroa[3][4],Santesteban[3], Sarriegi[3][5][6][7] Ignazio Mokoroa[8] eta P. Arrue[3].

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Estornes Lasa, Bernardo. «Mocoroa Damborena, Ignacio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  2. «coral gurasoak-san viator coromania: ILUNABARRA - Atardecer (Ignacio Mocoroa)» coral gurasoak-san viator coromania 2013-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Xenpelar Dokumentazio Zentroa-BertsozaleElkartea. «Eguzkia hasten da - Melodías de bertsos - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  4. «Illunabarra (4vm)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  5. Garaizarko Matsorriak. (2012). ILUNABARRA (Raimundo Sarriegi) Zuzendaria: Miren Zubieta. Garaizarko Matsorriak, Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  6. Donostiako Txistulari Alardea 2013 - Ilunabarra. Alex Garitano - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  7. «Ilunabarra» Euskal Herriko Txistulari Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  8. «coral gurasoak-san viator coromania: ILUNABARRA - Atardecer (Ignacio Mocoroa)» coral gurasoak-san viator coromania 2013-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259467
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87499314
  • BNE: XX1727402
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 96422
  • Lur: 04239/eu_m_2847/m2847
  • Wd Datuak: Q12259467