Iban Garcia

Iban Garcia

Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1999ko abuztuaren 17a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, Influencerra eta video bloggerra

Iban Garcia Azpiazu (Azkoitia, Gipuzkoa, 1999ko abuztuaren 17a) youtuber, influencer eta vlogger euskalduna da. 2012an hasi zen bideoak YouTuben igotzen, eta pixkanaka-pixkanaka ospetsu egin zen[1].

YouTubeko bideoetan, Iban eta bere ama (Maite) agertzen dira gehien bat[2]. Hala ere, arreba eta aita ere atera izan dira. Ibanek, YouTuben edukia igo ez ezik, Instagram, TikTok eta Twitter bezalako beste sare sozialetan ere oso aktiboa da.

2020.urtetik aurrera Mtmad[3], Mediaset-eko multimedia plataforman bere lehenengo bideoak igotzen hasi zen eta Espainiako beste hainbat influencer edo ospetsuekin elkarlanean aritu da. Astero bideo berri bat igotzen du.

Ikasketak

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi du Mondragon unibertsitatean[4].

Agerraldiak telebistan

Euskal telebistan atera izan da hainbat alditan, esate baterako, Gure Kasan kolaboratzaile gisa lan egin zuen: erronkak eta bideoak sortu eta telebistan aurkezten zituen[5][6][7].

Gaur egun, Telecincon egiten du lan, Sobreviviré programan, kolaboratzaile bezala[8].

Sare sozialak

Ibanek YouTube, Instagram eta TikTok aplikazioak erabiltzen ditu gehien bat.

Bizitza pertsonala

2021eko irailetik aurrera Madrilen bizitzen hasi da, bere lanbidea dela eta[9].

Erreferentziak

  1. https://es.famousbirthdays.com/people/iban-garcia.html#:~:text=Estrella%20de%20las%20redes%20sociales%20de%20Espa%C3%B1a%20que,su%20canal%20de%20YouTube%20en%20junio%20del%202012.
  2. https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/gure-kasa/bideoak/osoa/6455184/bideoa-igeldo-mendiko-jolas-parkean-izan-da-iban-garcia-bere-amarekin/
  3. (Gaztelaniaz) «Ibán García» Mtmad (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  4. https://www.mondragon.edu/es/-/euspot-irabazleak-2018
  5. https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/joseba-arguinano-sukalerrian/osoa/7365832/iban-garcia-youtuberra-joseba-arguinano-sukalerrian-saioan-uztailaren-14an/
  6. https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/gure-kasa/bideoak/osoa/5124989/bideoa-iban-garcia-youtuberraren-ama-ezagutu-nahi/
  7. https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/gure-kasa/bideoak/osoa/6150660/bideoa-iban-garcia-janari-arraroak-probatzen-ikusi-nahi-/
  8. (Gaztelaniaz) «Iban Garcia cuenta en exclusiva los motivos de la ruptura de Aida Martorell y Marcos White» Mtmad 2021-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  9. (Gaztelaniaz) «Iban García abre las puertas de su casa y rompe a llorar tras mudarse a Madrid: "Echo mucho de menos a mi madre"» Mtmad 2021-09-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Kanpo estekak

  • [1], Iban Garciaren YouTube kanala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107422020
  • Wd Datuak: Q107422020