Ia guriak egin du

Ia guriak egin du (Ia gureak egin du) Frantzisko Petrirena Rekondo "Xenpelar" bertsolariaren bertso sorta bat da.

Hitzak

Ia guriak egin du,
badegu zeinek agindu. (Bis)
Ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu.
Gerra nahi duen guzia
berari kendu bizia.


Ez naiz ni gerraren zale
baizik pakearen alde. (Bis)
Zeinek nahi duen galde,
berari tira, dale.
Bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan.


Gu gera hiru probintzi
lehengo legerik ez utzi. (Bis)
Hoieri firme eutsi,
nahiz hanka bana hautsi;
jaioko dira berriak,
gu gera Euskal Herriak.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259332
  • Wd Datuak: Q12259332
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Ia guriak egin du