Iñigo López de Mendoza

Iñigo López de Mendoza

Irudi gehiago
1. marquis of Santillana (en) Itzuli


1. Count of Real de Manzanares (en) Itzuli


Mendozako, Hitako, Buitrago del Lozoyako Señor

Bizitza
JaiotzaCarrión de los Condes, 1398ko abuztuaren 19a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaGuadalajara, 1458ko martxoaren 25a (egutegi gregorianoa) (59 urte)
Familia
AitaDiego Hurtado de Mendoza
AmaLeonor de la Vega
Ezkontidea(k)Catarina Suárez de Figueroa (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Íñigo López de Mendoza, 1st count of Tendilla (en) Itzuli
    Diego Hurtado de Mendoza, 1st Duke of the Infantado (en) Itzuli
    Pedro González de Mendoza
    Mencía de Mendoza y Figueroa (en) Itzuli
    Leonor de la Vega y Mendoza (en) Itzuli
    Doña Maria de Mendoza (en) Itzuli
    Pedro Laso de la Vega, 1.Marques de Santillan (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Aldonza de Mendoza (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako gaztelania
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, politikaria, idazlea eta militarra
Izengoitia(k)Marqués de Santillana
Genero artistikoaolerkigintza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFirst Battle of Olmedo (en) Itzuli
Artikulu hau XV. mendeko poetari buruzkoa da; XIII. mendeko aitoren semea gaitzat duena beste hau da: «Iñigo López de Mendoza (Laudioko jauna)»

Iñigo López de Mendoza (Carrión de los Condes, Palentzia, 1398ko abuztuaren 19a - Guadalajara, 1458ko martxoaren 25a), Santillanako markesa, Gaztelako Erresumako poeta eta humanista nagusietako bat izan zen bere garaian.

Bizitza

Arabar jatorriko familia noble batean sortu zen eta, Mendozatarren oinordeko nagusia zen aldetik, Joan II.a Gaztelakoa erregearen alde borrokatu zen gerra zibiletan, Alvaro de Lunaren aurkaria zen arren, eta musulmanen aurka. Markes titulua eman zioten Olmedoko guduaren ondoren (1445).

Kultura handiko gizona zen; gaztelaniaz gainera, galegoa, katalana, frantsesa eta italiera menderatzen zituen, liburutegi bikaina osatu eta artea sustatu zuen. Gaztelaniara bihurtu zituen Homero, Virgilio eta Senekaren obrak, eta, Petrarkaren ildotik, gaztelaniazko lehen sonetoak idatzi zituen. Herri literatura ongi ezagutzen zuen eta hamar serranilla edo herri kutsuko olerki liriko ondu zituen. Prosarako ere dohain bereziak erakutsi zituen olerki bildumari egin zion atarikoan: Carta Proemio al condestable don Pedro de Portugal.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñigo López de Mendoza Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28779
  • Commonscat Multimedia: Íñigo López de Mendoza, 1st Marquess of Santillana / Q28779

  • Wd Datuak: Q28779
  • Commonscat Multimedia: Íñigo López de Mendoza, 1st Marquess of Santillana / Q28779