Iñaki Mendiguren

Iñaki Mendiguren

Bizitza
JaiotzaEzkio-Itsaso, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Sarah Turtle
Anai-arrebak
ikusi
  • Xabier Mendiguren Bereziartu
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Inguma: inaki-mendiguren-bereziartu Literaturaren Zubitegia: 750

Iñaki Mendiguren Bereziartu (Igartubeiti baserria, Ezkio, Gipuzkoa, 1954) gipuzkoar idazle eta itzultzailea da. Xabier Mendiguren anaia du.

Biografia

Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. Irakaskuntza urte asko eman ondoren, itzulpengintzan dihardu gaur egun. Elizen arteko Biblia (beste itzultzaile batzuekin elkarlanean, 1994; haren ekarpenaren berezitasuna bere kristau izaera protestantea da[1]), Alexis de Tocqueville (Amerikako Demokrazia, 1995), Jonathan Swift (Gulliverren bidaiak, 1997), David S. Williams (Joko bikoitza, 1999), Jeremy Taylor (Aitonaren hamaikakoa, 1999), edota J. K. Rowling (Harry Potter saila, 2000-2007) bezalako egileak itzuli ditu euskarara, beste askoren artean. 2002an Literatura Itzulpen Onenaren Euskadi Saria irabazi zuen Harry Potter eta sekretuen ganbera (2001) obrarekin. 2013an Tom Sawyer-en abenturak liburua itzultzeagatik Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Sarah Turtle emaztearekin batera.[2]

Bi eleberri eman ditu argitara: Haltzak badu bihotzik (1990), urtebete lehenago Café Iruña Baqué Saria eskuratu zuena, eta Ilunkerako xuxurlak (1999), urte bereko Irun Hiria Saria lortu zuena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) «Berriro eman da argitara Elizen Arteko Biblia, eta oraingoan CD eta guzti» El Diario Vasco 2006-10-30 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  2. «'Tom Sawyerren abenturak' liburua, IBBYren Ohorezko Zerrendan» Berria 2014-02-07.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260064