Iñaki Izagirre

Iñaki Izagirre
Bizitza
JaiotzaLazkao, 1945 (78/79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksukaldaria
Artikulu hau sukaldariari buruzkoa da; izotz-hockeyko jokalaria gaitzat duena beste hau da: «Iñaki Izagirre (izotz-hockeyko jokalaria)»

Iñaki Izagirre (Lazkao, Gipuzkoa, 1945[1]) sukaldaria da.

Bizitza

Lazkaoko Enparan baserrian jaioa, Lanbide Heziketako ikasketak amaitu ondoren atzerrira joan zen, eta Estatu Batuetako, Herbehereetako eta Britainia Handiko hainbat jatetxetan lan egin zuen. Iruñeko Aralar jatetxean sukaldari buru izan zen, eta Sevillako Oriza eta Madrilgo Wallis jatetxeak sukaldari buru gisa sortu zituen. Madrilgo Jaun de Alzate jatetxean egindako lanari esker jaso zuen 1988an sukaldaririk onenari emandako Espainiako Gastronomia Sari Nazionala. 1997an, Irunen dagoen XVI. mendeko euskal baserri bat eskuratu eta jatetxe bat ezarri zuen bertan, Labeko Etxea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Nueve hosteleros jubilados reciben el homenaje de sus compañeros. Diario Vasco, 2013-06-12
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260054
  • Wd Datuak: Q12260054