Iñaki Begiristain

Iñaki Begiristain
Bizitza
JaiotzaAltzo, 1922ko irailaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAlegia, 1984ko ekainaren 13a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 512

Iñaxio Begiristain Albisu (Borda baserria, Altzo, Gipuzkoa, 1922ko irailaren 14a - Alegia, Gipuzkoa, 1984ko ekainaren 13a) idazle, euskal antzerkigile, txistu egile, euskaltzale eta Alegiako hainbeste ekimenen bultzatzaile izan zen. Berean eta inguruko herrietan antzerki taldeak sortzearen aldeko lana egin zuen.

Biografia

XX. mendearen hirurogeiko hamarkadaren bigarren erdian, txistularientzako txistuak behar zirela eta, musika tresna horiek fabrikatzen hasi zen, era autodidaktikoan. Hasiera batean lagun batzuen laguntza izan zuen, eta ingurunean aurkitzen zituen materialak erabiltzen zituen. Hala eta guztiz ere, data zehatzik ez dakigun arren, makina-erreminta batzuk erosi zituen, horien artean tornu bat, eta ebano egurrezko txistuak egiten hasi zen. 1980an urtean ehun ale inguru fabrikatzera iritsi zen.

Iñaki Begiristain kultura herrikoiaren sustatzailearen eredu ona da, bere artisau gaitasunak txistuen fabrikazioan erabiltzen jakin baitzuen.[1] Alegiako kulturetxeak bere izena du.

Lanak

Antzerkia

  • Apaiz, langille eta gizon (1968), Agora saria
  • Bizia bizi-truk (1969)
  • Bakartasun billa (1970)
  • Errurik gabe errudun (1971)
  • Mugausleak (1973)
  • Kiratsa dario (1974)
  • Igartutako landarea (1975, Beneditarrak)
  • Bata zu eta bestea ni (1976) (1984, E.J. Antzerki)
  • Txoriak kabia amets (1978)
  • Gorrotoa, heriotza eta negarra (1979)
  • Ernialdeko apaiz txikia (1980)
  • Etsipenaren sareak (1981)
  • Hitz hutsak (1982)
  • Arre astoa. Urrutiko intxaurra
  • Mariatto

Itzulpenak

  • Lurrun argia, P. Hamiltonen lana (1977).
  • Itzaltzuko koblalaria, Arturo Campiónen lana (1980)
  • Iparragirre (1972an Donostiako Antzoki Zaharrean antzeztua)
  • Troiarrak Euripidesen antzezlana (1983).[2]

Bilduma

  • Iñaki Begiristain Albisu antzerkigilea (1995, Azpeitiko eta Alegiako Udalak)

Sariak

  • 1969: Agora Saria Bizia bizi-truk antzezlanarekin.
  • 1983: Azpeitiko I. Antzerki Topaketetan bere Intxurre taldeak lehen saria lortu zuen Bata zu eta beste ni lanarekin.

Erreferentziak

  1. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/inaxio-begiristain-albizu
  2. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/beguiristain-albizu-ignacio/ar-12413/

Kanpo estekak

  • Iñaki Begiristain literaturaren zubitegian
  • Antzertin egindako elkarrizketa
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260025