Hubert de Givenchy

Hubert de Givenchy

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHubert James Marcel Taffin de Givenchy
JaiotzaBeauvais, 1927ko otsailaren 20a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaChâteau du Jonchet (en) Itzuli
HeriotzaNeuilly-sur-Seine, 2018ko martxoaren 10a (91 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Wellington College (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea, goi joskintza diseinatzailea, diseinatzailea, posta zigilu diseinatzailea, enpresaburua, jostuna, moda-diseinatzailea eta jantzi-diseinatzailea
Parte-hartzailea
  • The Battle of Versailles Fashion Show (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi

givenchy.com
IMDB: nm0321436 Find a Grave: 187969716 Edit the value on Wikidata

Hubert James Marcel Taffin de Givenchy (Beauvais, Oise, 1927ko otsailaren 21a - 2018ko martxoaren 10a)[1] frantziar moda diseinatzailea izan zen. Givenchy moda-etxearen sortzailea izan zen.

Bizitza

1945ean, Parisko Arte Ederren Eskolan sartu zen, eta Jacques Fathekin hasi zen lanean. Gero, Robert Piguetekin ikasi zuen, ondoren Lucien Lelongekin, eta, azkenik, Elsa Schiaparellirekin, zeinarekin lan egin baitzuen lau urtez. 1951n, Parisa aldatu zen, eta hurrengo urtean aurkeztu zuen lehen bilduma, Bettina modeloarekin. Givenchyk Bettina izena jarri zion, hain zuzen ere, berak asmatu eta ospe handia lortu zuen alkandora bati. Modelo harekin egindako lanak berehalako ospea eman zion, eta prêt-à-porter denda bat zabaldu zuen 1954an.

Hubert de Givenchyk Balenciaga maisuaren zenbait bezero ospetsurentzat lan egin zuen. Maisuaren tradizio klasizistaren jarraitzaile izan zen, eta jantzi dotore, soil, eroso eta klasikoak egin zituen, oro har, garaian garaiko bitxikeriak alde batera utzirik. Jantziak ez ezik, lurrinak ere sortu zituen Givenchyk, hala nola Interdit eta De (1957), Givenchy III (1970), Ysatis (1968) eta Amarige (1991) emakumezkoentzat, eta Monsieur de Givenchy eta Vetyver (1959) gizonezkoentzat.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Hubert de Givenchy frantses moda-sortzailea zendu da. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q167318
  • Commonscat Multimedia: Hubert de Givenchy / Q167318

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 95710143
  • ISNI: 000000012144344X
  • BNE: XX5124897
  • BNF: 13519688q (data)
  • BNC: 000300543
  • GND: 119119587
  • LCCN: n87147046
  • NDL: 001182689
  • NKC: xx0200381
  • CiNii: DA08716301
  • SNAC: w60p2g42
  • SUDOC: 031068057
  • ULAN: 500004811
  • BIBSYS: 14068447
  • RKD: 224005
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02455/eu_g_2011/g2011
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q167318
  • Commonscat Multimedia: Hubert de Givenchy / Q167318