Horta-Guinardó

Horta-Guinardó (7)
Horta-Guinardó, Bartzelona
Les Altures Etxea, gaur egungo barrutiaren egoitza.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak
Horta-Guinardó (7) is located in Bartzelona
Horta-Guinardó (7)
Horta-Guinardó (7)
Demografia
Biztanleria171.186 biz (2009)
Bestelako informazioa
Azalera11,947 km²
WebguneaHorta-Guinardó

Horta-Guinardó, Bartzelona hiriko barrutia da, iparekialdean kokatuta dagoena, Gràcia eta Nou Barris barrutien artean. 1.194,7 hektareatako azalerarekin, hiriaren %11,9a hartzen du. 2009. urtean 171.961 biztanle zituen.

Horta-Guinardó eremua Bartzelona hirira berandu gehitu zen. XIX. mendean hiriko eremu eta auzo askotan eman zen industrializazioa ez zuen jasan, ez eta 1950ko hamarkadan haietan eman zen urbanizazio prozesua ere. Hortaz, barruti honetan etxebizitzak modu nahasian eraiki ziren, eraikuntza baldintzak egoki betetzen ez zituzten eremu batzuetan etxola guneak eraikiz, aldiz barruti honetako beste eremu batzuetan kalitatezko etxebizitzez osatutako guneak eraiki izan direlarik.

Mugak

Barruti hau hiriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Gràcia eta Nou Barris barrutien artean. Hegoaldean Eixample, Sant Andreu eta Sant Martí barrutiekin mugatzen du, iparraldean Collserola mendilerroa du, han Sant Cugat del Vallès eta Cerdanyola del Vallès udalerriekin mugatzen duelarik.

Auzoak

Horta-Guinardó barrutiko auzoak
Kodea Auzoaren izena Biztanleria (2009) Azalera (ha) Dentsitatea (biz/ha)
33 El Baix Guinardó 26.287 56,0 469,6
34 Can Baró 9.159 38,4 238,7
35 El Guinardó 35.836 130,8 273,9
36 La Font d'en Fargues 9.608 65,7 146,2
37 El Carmel 33.081 94,2 351,3
38 La Teixonera 11.494 33,7 341,1
39 Sant Genís dels Agudells 7.228 171,6 42,1
40 Montbau 5.261 204,7 25,7
41 La Vall d'Hebron 5.618 73,6 76,3
42 La Clota 480 17,8 26,9
43 Horta 27.909 308,2 90,5
Horta-Guinardó 171.961 1.194,7 143,9

Iruditegia

  • Santa Creu eta San Pau eliza.
    Santa Creu eta San Pau eliza.
  • Labirintoaren parkea.
    Labirintoaren parkea.
  • La Rovira tunelaren hegoaldeko sarrera.
    La Rovira tunelaren hegoaldeko sarrera.
  • Horta-Guinardó barrutia eta bere auzoen mapa.
    Horta-Guinardó barrutia eta bere auzoen mapa.

Kanpo estekak

  • Horta-Guinardóko barrutia (Katalanez)(Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1771488
  • Commonscat Multimedia: Horta-Guinardó / Q1771488

  • Lekuak
  • OSM: 3773133
  • TGN: 1004700
  • Wd Datuak: Q1771488
  • Commonscat Multimedia: Horta-Guinardó / Q1771488
  • i
  • e
  • a
Bartzelonako barrutiak eta auzoak
Ciutat Vella
Eixample
Sants-Montjuïc
Les Corts
Sarrià-Sant Gervasi
Gràcia
Horta-Guinardó
Nou Barris
Can Peguera · Canyelles · Ciutat Meridiana · La Guineueta · Porta · La Prosperitat · Les Roquetes · Torre Baró · La Trinitat Nova · El Turó de la Peira · Vallbona · Verdun · Vilapicina i la Torre Llobeta
Sant Andreu
Sant Martí
Ez dira auzoak* · Ikus gainera: Bartzelonako barrutiak / Bartzelonako auzoak