Hormona folikulu-estimulatzaile

Hormona folikulu-estimulatzailearen irudia.

Hormona folikulu-estimulatzailea edo FSH hormona bi hormona gonadotropikoetako bat da (bestea hormona luteinizatzailea edo LH izanik). Hormona gonadotropikoek gonadetan jarduten dute, lotura estua izanik hormona sexualekin.

Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan hipofisiak (adenohipofisiak, zehazki) jariatzen du hormona folikulu estimulatzailea. Era berean, hipotalamoak hipofisiaren jarduera eragiten du; esan daiteke, beraz, hipotalamoak hipofisia aktibatzen duela FSH (eta beste hormona batzuk ere) jaria ditzan.

Egitura kimikoari dagokionez hormona folikulu estimulatzailea glikoproteina bat da.

Funtzioak

Hormona honek funtzio desberdinak burutzen ditu:

  • espermatogenesia bultzatzen du
  • obarioaren folikuluak aktibatzen ditu eta estrogenoen sintesia eragiten du. Emakumearen hilekoaren zikloan zeregin garrantzitsua burutzen du, LH hormonarekin eta estrogenoekin batera.

Odoleko estrogenoen kontzentrazioa handitzen denean hipofisiak FSH hormona jariatzeari uzten dio, eta hormona luteinizatzailea (LH) sortzen hasten da. FSH hormonaren jaitsierak eta LH hormonaren igoerak obulazioa eragiten du: folikulua hautsi egiten da, obulua askatu eta horren ondorioz estrogenoak ez dira sortzen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q200774
  • Commonscat Multimedia: Follicle-stimulating hormone / Q200774

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D043373
  • Kimikako identifikadoreak
  • CAS erregistro zenbakia: 9002-68-0
  • ChEBI: 81569
  • UNII: 076WHW89TW
  • Biologiako identifikadoreak
  • MGI: 9002-68-0
  • Wd Datuak: Q200774
  • Commonscat Multimedia: Follicle-stimulating hormone / Q200774