Hessen

Hessen
Hessengo bandera
Bandera
Hessengo armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaWiesbaden
Land buruaVolker Bouffier (CDU)
ISO kodeaDE-HE
Bozak Bundesraten5 (69tik)
Geografia
Koordenatuak50°36′29″N 9°01′42″E / 50.60803°N 9.02847°E / 50.60803; 9.02847
Azalera21.115 km²
Demografia
Biztanleria6.265.809 biztanle
Dentsitatea0.3 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://hessen.de/

Hessen[1] Alemaniako erdialdeko land edo estatu federatu bat da. Antzinako Prusiaren mendeko Hesse eta Hesse-Nassau lurraldeen bat egitetik sortu zen, 1945ean. Wiesbaden du hiriburu (275.000 biztanle). Hala ere, Frankfurt (667.000 biztanle) da estatuko hiri nagusia. 21.100 km2 ditu, eta 2010ean 6.067.021 biztanle zituen (287 biz./kmkm2).

Hessengo mapa geografikoa.

Geografia

Hertziniar Alemaniaren erdialdean dago. Zuhaitzez hornituriko harearrizko goi-ordokietan zenbait sumendigune gorago daude (Rhon, Vogelsberg, Meissner). Taunus eskistozko mendiak ditu Frankfurteko iparraldean, eta Odenwald mendiak hegoaldean.

Ibaiak: Rhin eta haren adarrak (Main eta Lahn), Weser, Werra eta Fulda. Basoek lurraldearen % 40 hartzen dute, eta nekazaritzak ez du inoiz pisu handirik izan, lurraren pobrezia dela eta. Hesseko iraganbidean eta Rhin eta Maingo ibarretan soilik ateratzen zaio etekin onik fruituen eta bereziki mahatsaren ekoizpenari.

Mugakideak

Hiri nagusiak

Historia

XII. mendean Turingiarekin bat egin zuen. Filipe I.a Bihoztuna hil zenean (1567), lau estatutan zatitu zen, eta haren semeen artean banatu ziren: Hessen-Kassel, Hessen-Darmstadt, Hessen-Rheinfels eta Hessen-Marburg. Azken biok aurreko bien mende geratu ziren XVII. mendean. Hessen-Kassel Prusiak beretu zuen 1866an; Hessen-Darmstadt, berriz, Iparraldeko Alemaniako Konfederaziora bildu zen.

Bigarren Mundu Gerra amaiturik, Hessen eta Renania-Palatinatua estatu federatuen artean zatitu zen lurraldea.

Banaketa administratiboa

Eskualdeak

  • Darmstadt
  • Gießen
  • Kassel

Ekonomia

Energia baliabideak aski urriak dira: Taunusko burdina, Fuldako potasa, Frankfurt eta Kassel inguruko lignitoak. Rhin-Main ardatzean, Wiesbadendik Frankfurta eta Darmstadt eta Kassel inguruan dira industriagune nagusiak. Fabrikazio mekanikoa eta elektrikoa, eta elektronika dira jarduerarik behinenak, kimikarekin eta ohialgintzarekin batera.

Politika

2009ko urtarrilaren 18an egin ziren Hessengo parlamenturako hauteskundeak eta Alemaniako Batasun Demokrata Kristauak irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Alderdia Botoen ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) % 37'2 46
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) % 23'7 29
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) % 16'2 20
90 Aliantza/Berdeak % 13'7 17
Ezkerra (Die Linke) % 5'4 6
Gainontzeko alderdiak % 3'8 0

Pertsona ezagunak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .

Kanpo estekak

  • (Alemanez) Hessen-eko webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1199
  • Commonscat Multimedia: Hesse / Q1199

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 153145963
  • ISNI: 0000000123591171
  • BNE: XX4575773
  • BNF: 11940944s (data)
  • GND: 4024729-6
  • LCCN: n83009487
  • NKC: ge129247
  • CiNii: DA01460265
  • NARA: 10044796
  • SUDOC: 026385457
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 62650
  • TGN: 7003678
  • Wd Datuak: Q1199
  • Commonscat Multimedia: Hesse / Q1199


  • i
  • e
  • a