Herritarren Zerrenda

Herritarren Zerrenda
Datuak
Izen laburraHZ
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaEusko abertzaletasuna eta ezker abertzalea
Historia
Sorrera2004
Desagerpena2004
Koloreak    

Herritarren Zerrenda (HZ) 2004ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztutako Euskal Herriko hautesle-plataforma izan zen. Hauteskunde hauek Europa osoan batera egiten dira, eta Estatu bakoitza hautes-barruti bakarra da. Horrengatik HZk zerrenda bana aurkeztu zuen Hegoaldean eta Iparraldean.

HZ ezker abertzalea bildu nahi zuen zerrenda izan zen, baina Espainiako estatuan Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen (2003an AuBrekin egin bezala), legez kanpo utzitako Batasuna alderdiarekin ikusten zuten loturarengatik.

Iparraldean HZren zerrenda arazo barik aurkeztu zen, bertan Batasuna legezkoa izanik legez kanpo uzteko arrazoirik ez zegoelako.

Hegoaldean HZk bazuen aukera legebiltzarkide bat bat lortzeko, aurreko hauteskundeetan HBk eta EHk lortu baitzuten. Iparraldean ez zirudien aukera hori zegoenik, bertan Ezker Abertzaleak ez duelako hainbesteko indarrik eta Iparraldeak Frantziako estatuan daukan garrantzi demografiko urriagatik.

Legez kanpo uztearen ondorioz, HZk baliogabeko boza ematera deitu zuen, Iparraldeko boto-txartelak erabiliz. Hauteskundeak izan eta gero, HZ desegin zen.

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3752423
  • Wd Datuak: Q3752423