Henryk Szeryng

Henryk Szeryng

(1964)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaŻelazowa Wola (en) Itzuli, 1918ko irailaren 22a
Herrialdea Polonia
HeriotzaKassel, 1988ko martxoaren 3a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Irakaslea(k)Nadia Boulanger
Ikaslea(k)
ikusi
  • Emmanuel Krivine
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko ofiziala Ohorezko Legioko ofiziala  (1983)
    Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (1975)
    Officer of the Order of the Crown Officer of the Order of the Crown  (1976)
    Knight Commander of the Order of Alfonso X Knight Commander of the Order of Alfonso X  (1971)
    Commander of the Order of Saint-Charles Commander of the Order of Saint-Charles  (1985)
    Commander of the Order of Polonia Restituta Commander of the Order of Polonia Restituta  (1956)
    Commander of the Order of the Lion of Finland Commander of the Order of the Lion of Finland  (1966)
    Grammy Award for Best Chamber Music Performance  (1975)
    Grammy Award for Best Chamber Music Performance  (1976)
    Gold Cross of Merit‎ Gold Cross of Merit‎
    Officer of the Order of Polonia Restituta Officer of the Order of Polonia Restituta
    Officer of Arts and Letters Officer of Arts and Letters
    Polish Cultural Merit Order Polish Cultural Merit Order
    Sibelius Medal
    Knight of the Order of Polonia Restituta Knight of the Order of Polonia Restituta
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

henrykszeryng.net
Spotify: 1QoKB19XVwnNwlKDjyYYe8 iTunes: 341161 Musicbrainz: df6220cf-9efb-4c4e-a46c-9f0bfc9611b2 Discogs: 842233 IMSLP: Category:Szeryng,_Henryk Allmusic: mn0000308589 Find a Grave: 95831613 Edit the value on Wikidata

Henryk Bolesław Szeryng (Zelazowa Wola, Varsoviatik hurbil, Polonia, 1918ko irailaren 22a - Kassel, Alemania, 1988ko martxoaren 3a) poloniar biolin-jotzailea izan zen.

Biografia

Txikitan hasi zen biolina jotzen. Hamar urte zituela, Bronislaw Hubermanek entzun zuen, eta Berlinera joateko aholkua eman zien gurasoei (1928-1932). Han Carl Flesch eta Willy Hessen ikasle izan zen.

1932an Szeryngen familiak Parisen hartu zuen bizilekua, eta Sorbonan jarraitu zituen ikasketak. Handik urtebetera eman zituen bere lehenengo kontzertuak.

1935ean Beethovenen Kontzertua jo zuen Varsovian, Bruno Walterren zuzendaritzapean. Parisko Kontserbatorioan Nadia Boulanger eta Jacques Thibaudekin lan egin zuen. Gerra hasi zenean, Poloniako gudarostean sartu zen boluntario, eta Poloniako lehen ministroaren interpretari jarri zuten (zortzi hizkuntza zekizkien).

1942an poloniar iheslari-talde bati Latinoamerikara joaten lagundu zion, eta lau mila lagunentzako lekua aurkitu behar izan zuen. Mexikon izugarrizko harrera ona izan zuen, eta gerra amaitu ondoren, bertara joatea erabaki zuen. 1946an han hartu zuen bizilekua. Hango unibertsitateko biolin-departamentua sortu zuen, eta mexikar hiritartasuna hartu zuen. Handik gutxira, Genevako Kontserbatorioko irakasle izendatu zuten, eta urtean bi hilabete han igarotzen zituen.

1956. urtetik aurrera, bira bat egin zuen Europan barrena, eta Mexikoko kultura-enbaxadore izendatu zuten. 1958an egin zuen debuta Estatu Batuetan. 1965ean Salzburgoko Jaialdira gonbidatu zuten, eta Mexikoko musika-ordezkari izendatu zuten UNESCOn. Hurrengo urtean, Mexikoko Kontserbatorioko ohorezko zuzendari izendatu zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q312825
  • Commonscat Multimedia: Henryk Szeryng / Q312825

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 27253341
  • ISNI: 0000000110232022
  • BNE: XX849508
  • BNF: 139002418 (data)
  • GND: 124691676
  • LCCN: n85072674
  • NKC: pna2009505106
  • CiNii: DA08796479
  • SNAC: w6d5265r
  • SUDOC: 032711670
  • ICCU: RAVV100052
  • KulturNav: id
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05528/eu_s_3478/s3478
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 46691
  • Wd Datuak: Q312825
  • Commonscat Multimedia: Henryk Szeryng / Q312825